Usher Hall

Usher Hall
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEdinburgoko Hiria
Koordenatuak55°56′50″N 3°12′18″W / 55.94727°N 3.20502°W / 55.94727; -3.20502
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1914ko martxoaren 16a
Inaugurazioa1914ko martxoaren 16a
JabeaEdinburgo
Edukiera2.200
Arkitektura
ArkitektoaStockdale Harrison (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala

Usher Hall Eskoziako Edinburgh hiriburuko kontzertu aretoa da, West End auzoan kokaturik dagoena. A mailako eraikina izendatu du Historic Scotland erakundeak.

Royal Lyceum eta Traverse antzokiak ditu alde banatan.

Andrew Usher whisky distilatzaileak 100.000 libera eman zizkion Edinburgheko udalari kontzertu areto bat egin zezan. Arkitektura lehiaketa bat egin zen eta Leicesterreko Stockdale Harrison & Howard H Thomson etxeak irabazi zuen. Viktoriar gotikoan diseinatu zuten eta Jurgi V.a Erresuma Batukoak eta Mary erreginak ezarri zuten lehen harria 1911n. Hau ikusteko mila pertsona bildu ziren. 1914ko martxoaren 16an ireki zituen ateak. Aretoak 134.000 liberako kostua izan zuen eta Usher bukatu aurretik hil zen arren bere izena ezarri zioten antzokiari.

Horma kurbatuak ditu eta kupula bat. Aretoak 2.200 eserleku ditu. Barruan Harry Gamley eskultore edinburghoarraren estatuak daude. Estatua hauek Eskoziako kultur eragile garrantzitsuenak (Walter Scott, Robert Burns, Allan Ramsay, Robert Louis Stevenson) eta nazioarteko konpositore garrantzitsuenak (Wolfgang Amadeus Mozart, Johannes Brahms, Edvard Grieg eta Anton Rubinstein) dira.

Kontzertu aretoko elementu adierazgarriena organoa da. 1913an eraiki zuen Norman & Beard etxeak eta 4.000 libera kostatu zituen. XXI mendea hastearekin berriztu egin zen eta hiru urte eman zituzten horretan.

Eragile soziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzaldi politiko garrantzitsua izan dira bertan eta 1930 hamarkadan Espainiako Errepublikaren aldeko diru bilkeak ere egin ziren. 1934an Oswald Mosley faxista britainiarraren hitzaldia izan zen eta kanpoan sei mila manifestari izan ziren protestan.

Bigarren Mundu Gerrako bonbaketetatik babesteko lekua egokia bazen, baina ez da ezagutzen horretarako erabili zenik.

Royal Scottish National Orchestra-ren egoitza da, bai eta Scottish Chamber Orchestra, Scottish Fiddle Orchestra, National Youth Orchestra of Scotland eta Edinburgh Royal Choral Union orkestrena ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]