Valborg Platou | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Christiania, 1839ko abuztuaren 29a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Bergen, 1928ko abenduaren 29a (89 urte) |
Familia | |
Aita | Carl Nicolai Stoud Platou |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, poeta eta liburuzaina |
Jasotako sariak |
Karen Valborg Elisa Stoud Platou (Kristiania, 1839ko abuztuaren 29a – Bergen, 1928ko abenduaren 29a) norvegiar liburuzain, idazle eta arte kritikaria izan zen[1]. Norvegiako lehen emakumezko liburuzain nagusia izan zen, eta kargu horretan 27 urtez jardun zuen Bergengo Liburutegi Publikoan[2].
Carl Nicolai Stoud Platou alkatearen (1809-1888) eta Christence Dorothea Plade Nielsenen (1817-1889) alaba, Valborg Platou Kristianian jaio zen 1839ko abuztuaren 29an[1]. Familia Kristianiatik Bergenera joan zenean, Platou Sophie Weverren emakumeen institutuan graduatu zen. Hainbat hizkuntza ikasi zituen, besteak beste, alemana, frantsesa eta ingelesa. Umetatik literaturarekiko interesa piztu zitzaion, eta poesia bilduma bat argitaratu zuen. Itzulpenak eta kritikak ere egin zituen[1].
1871n ibilbide profesionalari ekin zion liburuzain gisa Bergengo Liburutegi Publikoan[3]. 1882tik 1909ra, Bergengo Liburutegi Publikoko liburuzain nagusi gisa aritu zen eta liburutegia hazteko hainbat erreforma aurkeztu zituen[4][5].
Kultura kazetari gisa ere lan egin zuen, eta Norvegiako aldizkari askotan kolaboratu zuen, besteak beste, De Bergenske Adressecontoirs-Efterretninger eta Bergens Aftenblad.
1909an Erregearen Merezimenduaren Domina jaso zuen[1].
Ez zen inoiz ezkondu. Bergenen hil zen 1928ko abenduaren 29an[1].