Vanderlan da Silva Bolzani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | João Pessoa, 1949ko azaroaren 19a (75 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Hezkuntza | |
Heziketa | Federal University of Paraíba (en) |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | São Paulo State University (en) (1981eko martxoaren 1a - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Vanderlan da Silva Bolzani (Santa Rita, 1949ko azaroaren 19a) Brasilgo kimikaria da Estatuko Unibertsitate Paulistan. Brasilgo Elkarte Kimikoko lehendakaria izan zen, eta 2011n, American Chemical Society – Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Batasuna delakoaren Kimika eta Ingeniaritza Kimikoko Emakume Goraipagarrien Saria jaso zuen.
Bolzani Santa Ritan jaio zen eta João Pessoan hazi zen, Paraíban.[1] Amona Indiatik zetorren, eta Bolzanik gogoratzen du azafrai eta pigmentu naturalekin jolastea amonaren baserrian.[2] Gurasoak Portugalgo herentziakoak eta [|Tabajara]] etniakoak ziren.[3] Txikitan, arrantzaleen kolonian ikasi zuen Formosako hondartzan, eta mundu naturalaz arduratu zen.[4] Institutuan zientzietan espezializatu zen.[4] Farmaziako lizentziatura lortu zuen Paraíbako Unibertsitate Federalean.[5] Unibertsitateko ikasketetan, kimika organikoan eta analitikoan interesa agertu zuen.[6] Estatuko Unibertsita Paulistara joan zen 1975ean, eta kimika organikoan espezializatu zen.[7][8] Hasieran Paulo de Carvalhorekin lan egiteko asmoa zuen, baina bat-batean bihotzekoak jota hil zen.[9] Gainera, Estatuko Unibertsitate Paulistara iritsi zenean, epilepsia pairatzen zuen biologiako ikasle batekin gela bat partekatu zuen.[10] Hasiera zaila izan arren, Otto Gottlieb ikuskatzaile berria aurkitzea lortu zuen Bolzanik. Mikania hirsutissimalandarearekin lan egin zuen eta 1977an masterra eta 1982an doktoretza lortu zituen.[11] Bere Master tesia Amazoniako oihaneko Euphorbiaceae kontutan hartu zuen.[12] Bere doktore-tesirako, botanikaren, taxonomiaren eta Rubiacielen biologiaren alderdi teorikoetan kontzentratu zen.[13] Trukaketa Akademikorako Alemaniako Zerbitzuaren (DAAD) beka bat jaso zuen Hannoverko Unibertsitatean lan egiteko. Doktoratu ondoko bekaduna izan zen Virginiako Institutu Politeknikoan eta Estatuko Unibertsitatean.[14]
Bolzani Estatuko Unibertsitate Paulistako fakultateko kide izendatu zuten.[15] 1998an, produktu naturalen biosaiakuntza, biosintesi eta ekofisiologiarako zentroa (NuBBE) ezarri zuen.[16] Produktu kloraturik edo disolbatzaile toxikorik erabiltzen ez duen laborategi ekologikoa da NuBBE.[16] Bere ikerketa landareen zientziaren inguruan oinarritzen da, bereziki, isolamenduaren inguruan eta haien metabolito eta peptido sekundarioen azterketan.[17] Piperidinaren alkaloideen biosintesia aztertu du.'[15] Brasilgo biodibertsitatea aztertu zuen eta teknologia berriei eta politika zientifikoei dei egin die Brasilgo oihan tropikala babesten laguntzeko.[18] Ordutik, fitokimika eta onddo endofitikoak ikasi ditu.
2009tik, Bolzanik Estatuko Unibertsitate Paulistako Berrikuntza Agentziako alboko zuzendari izan zen.[16] Hainbat kanpaina egin ditu emakumezko zientzialariei karrera akademikoan laguntzeko.[19] 2012an, Bolzani L'Oréal-UNESCO Zientzia arloko Emakumeentzako Sarien aholku-batzordearekin elkartu zen.[20]
2019an jakinarazi zen Brasilgo Kimikako Elkarteak emakumezko zientzialarientzako Vanderlan da Silva Bolzani saria sortuko zuela.[31]
Bere argitalpenen artean, hauek nabarmentzen dira:
Bolzani graduondoko ikasketak egiten zituen artean, Jorge Bolzani soziologoa ezagutu eta 1977an berarekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten elkarrekin. Jorge Bolzani 2011n hil zen.[16]