Viana do Castelo | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Viana do Castelo | ||
Posta kodea | 4904 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°42′N 8°50′W / 41.7°N 8.83°W | ||
Azalera | 319,02 km² | ||
Altuera | 12 m | ||
Mugakideak | Barcelos, Esposende, Caminha (en) eta Ponte de Lima (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 88.725 (2011) −2.513 () | ||
Dentsitatea | 278 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 258 | ||
Ordu eremua | Europa Mendebaldeko Ordua | ||
Hiri senidetuak | Riom, Lancaster, Aveiro, Lugo, Portugal Cove–St. Philip's (en) eta Matola | ||
cm-viana-castelo.pt |
Viana do Castelo Portugalgo ipar-mendebaldean dagoen kostaldeko hiria da, izen bereko barrutiaren hiriburua eta udalerririk populatuena dena. 2011eko erroldaren arabera 88.767 biztanle ditu.
Iparraldean Caminha, ekialdean Ponte de Lima, hegoaldean Barcelos eta Esposende eta mendebaldean Ozeano Atlantikoa mugakide ditu.
|
|
|
Indusketa arkeologikoek erakutsi dute Mesolito garaian jadanik Viana populatua izan zela, baina lehenengo asentamendua Santa Luzia mendiaren inguruan eraiki zuten erromatarrek.
1258an Alfontso III.a Portugalgoak foru gutuna eman zion Viana da Foz do Lima herriari. XV mendean katedral erromanikoa eraiki zen. XVI mendean itsas-portuak garrantzi handia hartu zuen Aurkikuntzen Aroko exploratzaile portugaldarren erreferentziazko kaietako bat bihurtu baitzen. Ardoa, fruitak eta gatza exportatzen zituen eta teilak, ehunak eta beira inportatu. Gaur egun ikus daitezkeen eraikin historiko gehienak garai hartan eraikiak dira, esate baterako Misericórdia etxea, 1589ko flamenko estilokoa. Harresiak eraiki zituen Galizia eta Ipar Afrikatik zetozen piraten erasoei aurre egiteko.
Hurrengo mendeetan aberasten jarraitu zuen hiriak, Maria II.aren garaian goia jo zuelarik. 1852an erreginak Associação Comercial de Viana do Castelo elkartea eratu zuen, mota honetako laugarren elkarte publiko zharrena da. Aurrez 1848ko urtarrilaren 20an hiri estatusa jaso zuen eta gaur egungo izenaz bataiatu zen, Viana do Castelo.
2010tik aurrera Viana do Castelo hiriaren erdigunea berrizteko lanetan ari da.
Itsas portua da Vianako ekonomiaren sustatzailea. Bereziki aipatzekoak dira ontziolak, Estaleiros da Viana do Castelo izenekoak.
Beste hainbat monumenturen artean, hurrengo lekuak ikustekoak dira Vianan:
Viana do Castelo ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago: