Vilhelm Buhl (Fredericia, 1881eko urriaren 16a - Kopenhage, 1954ko abenduaren 18a) daniar politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1942an eta 1945ean.
Sozialdemokraten alderdiarekin bat egin zuen Kopenhageko Unibertsitatean zuzenbidea ikasten ari zela. Finantza ministroa izan zen 1937 eta 1942 artean Thorvald Stauningen gobernuan.
1942ko maiatzean batasun nazionaleko gobernuko lehen ministro bihurtu zen Stauning hiltzean. Sei hilabete geroago, Alemaniako okupatzaileek kargutik kendu zuten gatazka diplomatiko baten ondoren. 1945eko maiatzean herrialdea askatu zutenean, batasuneko gobernu bat zuzendu zuen berriro. Bere agintaldian neurri sozialak ezarri ziren eta nazien laguntzaileak epaitu ziren. Buhlek kargua utzi zuen 1945eko urriko hauteskundeen ondoren.