Virus (1999ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | Virus |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma eta fantasia filma |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Virus (en) |
Grabazio lekua(k) | Ipar Carolina |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Bruno (en) |
Gidoigilea(k) | Chuck Pfarrer Dennis Feldman (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gale Anne Hurd |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Ekoizle eragilea | Mark Gordon |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Joel McNeely |
Argazki-zuzendaria | David Eggby |
Argumentu nagusia | itsasoko nabigazioa |
Virus (euskaraz Birus) 1999ko John Bruno estatubatuar zinema zuzendarial zuzendutako zientzia-fikzio eta beldurrezko film bat da. Chuck Pfarrer komikigilearen izenburu berdineko komikian oinarritua dago. Jamie Lee Curtis, Donald Sutherland, William Baldwin, Joanna Pacuła eta Marshall Bell aktoreek antzeztu zuten.
Itsas enbata baten ostean, "Sea Star" estatubatuar karga-ontziak ustekabean "Akademik Vladislav Volkov" errusiar zientzia-ontzia topatu du, kanpoan eskifaiaren arrastorik txikiena ere topatu gabe.
Karga-ontziaren Everton kapitainak (Donald Sutherland) errusiar ontziaz jabetu eta honela errusiarrei erreskatearen truk dirutza eskatzen otu zaio.
Behin karga-ontziko eskifaia errusiar ontzian sartu eta denbora gutxira estralurtar izaki baten bizilekua dela jabetuko da, izaki honek errusiar eskifaiaren gorpuak cyborg hiltzaileak eraikitzeko nahieran erabili ditu, gizakiak akabatu beharreko "birus" espezietzat baidauzka. Errusiar eskifaiatik bizirik atera den kide bakarra Nadia (Joanna Pacuła) neska gaztea da, berau izango da karga-ontziko kideak aurrean duten arrisku larriaz ohartaraziko dituena.
Everton kapitainak gain, "Sea Star" karga-ontziko eskifaiaren gainontzeko kideak honakoak dira: Steve Baker (William Baldwin), J. W. Woods Junior (Marshall Bell), Hiko maoria (Cliff Curtis), Squeaky kubatarra (Julio Oscar Mechoso), Richie Mason (Sherman Augustus) eta Kelly «Kit» Foster nabigazio ofiziala (Jamie Lee Curtis).