Viña del Marko Nazioarteko Kantu Jaialdia urtero otsailean Txileko Viña del Mar hiri turistikoan ospatzen den kantu jaialdi bat da. Arruntki Viña del Marko Jaialdia, Viñako Jaialdia edo soilik Jaialdia ere deitzen da. 1960tik ospatua mundu mailan munduko musika jaialdirik garrantzitsuenetakotzat hartua dago, baita Amerikako musika jaialdirik garrantzitsuena ere.
Jaialdia, Quinta Vergarako anfiteatroan egina, 15.000 pertsonentzako tokia duena, zuzenean telebistatik eta irratitik ematen da. Viña del Marko Jaialdiak errekorreko neurketak lortzen ditu telebistako rankingetan, eta milioika dolar mugitzen ditu babes, lotutako telebista saio, publizitatea eta turismoari dagokienez beste arlo batzuen artean. Nazioarteko eta folklore lehiaketak jaialdiaren jatorria izan ziren arren, gonbidatutako artistak bihurtu dira jaialdiko benetako protagonistak, garrantzi mediatikoari dagokionez lehiaketak bigarren maila batean utziz.
52. edizioa izan zen 2011ko Viña del Marko Nazioarteko Kantu Jaialditik, eta orotara lau urtez, jaialdiaren ekoizpena eta igorpena Chilevisión telebista katearen ardurapean egongo da.
Viña del Marko Nazioarteko Kantu Jaialdiaren jatorria nahiko xumea izan zen. Viña del Mar udalerriko Turismo eta Harreman Publikoen Departamenduko zuzendaria zen Carlos Ansaldoren ekimenari esker, 1959an musikari talde bat Arte Ederren Eskolako ikasleen feria bat girotzeko deitua zen Quinta Vergarako lorategietan. Lehen bertsio honen arrakastak 1963an telebistatik emateko eskubideak Valparaisoko probintziarentzat UCV Televisión kateari eta Santiagorako Txileko Unibertsitateko Telebistako 9. Kateari ematea eragin zuen, nortzuk 1971 arte mantendu zuten. 1964an anfiteatro xume bat eraiki zen aire librean, honen egurrezko eskenategia maskor akustiko batez koroatua zegoelarik, soinua publikoari bidaltzen eta artistak Viña del Marko gau hotzetatik babesten laguntzen zuena, eta jaialdiko ikur bihurtu zena. Publikoa egurrezko eserlekuetan esertzen zen lurrezko zoru gainean, eta ikusle asko Quinta Vergara inguruan dauden muinoetan jartzen zen, baita gertuko zuhaitzen tontorretan ere, jaialdiari probintziar kutsu argi bat emanez.
Denboraren igaroan, jaialdia Txileko musika jaialdirik garrantzitsuena bihurtzen hasi zen egundaino.
1970eko hamarkadan, Jaialdia masifikatzen hasi zen, bereziki 1972tik, igorpen eskubideak Txileko Telebista Nazionalari eman zitzaizkionean, herrialdearen zati handi batean estaldura zuena. Urte hauetan bertan, uneko tentsio politikoa nabarmenki agertu zen. 1971n Sobietar Batasuneko ordezkariak txalotuak izan ziren Unidad Popular alderdi politikoari eman zioten babesagatik, baina, hurrengo urtean, Miriam Makeba hegoafrikarrari publikoak (nagusiki ideologia eskuindarrekoa) txistu egin zion Pata pata izeneko bere abestia Salvador Allenderi eskaini zionean. 1973 hasieran, egoera kaotiko bihurtu zen Txiletar Abesti Berriaren ordezkaria zen Quilapayún eta Los Huasos Quincherosen arteko norgehiagokagatik folklore lehiaketan, non Pablo Nerudak idatzitako abesti batek ere parte hartu zuen.
1973ko irailak 11ko estatu kolpearen ondoren, 1974an folklore lehiaketaren ospakizuna suspenditu egin zen, baina jaialdia geroz eta handiagoa zen protagonismo bat hartzen hasi zen. Urte horretan bertan, jaialdia, lehen aldiz, nazioartean emana izan zen: Argentina, Espainia, Peru, Dominikar Errepublika, Hegoafrika, Venezuela eta Eurovision Abesti Txapelketarekin lotutako herrialdeek lehen aldiz jaialdi hau jaso zuten, non Augusto Pinocheten erregimen militarra gainontzeko munduari herrialdearen irudi on bat ematen saiatu zen.
1978an, koloretan eman zen Txileko lehen telebista saioa izan zen, nazioartera erabat hedatzeko eman beharrezko pausoa emanez, europar estazio batek Espainiara eta beste europar herrialde batzuetara igorri baitzuen.