Vladimir Atlantov

Vladimir Atlantov
Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1939ko otsailaren 19a (85 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Austria
Familia
Ezkontidea(k)Tamara Milashkina (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGlinka Choir School (en) Itzuli
San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Enplegatzailea(k)Mariinski antzokia
Bolxoi antzokia
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

IMDB: nm0040838 Musicbrainz: 59128e2d-7b15-4072-84b1-dbf9e18a8711 Discogs: 1351878 Allmusic: mn0001638068 Edit the value on Wikidata

Vladimir Andreievitx Atlantov (errusieraz: Владимир Андреевич Атлантов; Leningrad, 1939ko otsailaren 19a -) Errusiar opera-abeslaria da. Tenorra, Andrei Petrovitx kantariaren semea zen. Gaztetatik nabarmendu zitzaizkion kanturako dohainak, eta hogei urte bete aurretik sartu zen Kirov Antzokiko konpainian. Gero, Bolshoi Konpainian sartu zen, urte batzuetan Milanen ikasi ondoren. Antzoki ospetsuetako eskaerak izan zituen laster: Milango La Scala, New Yorkeko Metropolitan eta Parisko eta Vienako operetakoak, besteak beste. Protagonista ospetsu askoren paperak eginez nabarmendu da: Alfredorena, Verdiren La Traviatan; Don Joserena, Bizeten Carmenen; Otelorena, Verdiren izen bereko operan; eta Mario Cavaradosirena, Pucciniren Toscan. Opera errusiarretako tenor-paper nagusiak ere egin ditu, Txaikovskiren Eugene Onegin eta Piketako Dama eta Mussorgskyren Boris Godunov obretan. Wagnerren obrekin edo baritonoen errepertorio arinagoekin ere aritu izan da; lehenengo kasuan, Walkirian Siegmunden papera betez; bigarrenean, aldiz, Verdiren Don Carlo obran, Rodrigo de Posarena eginez. 1966an, Txaikovski Lehiaketako urrezko domina lortu zuen, eta, hurrengo urtean, Montreal eta Sofiako lehiaketetako lehen sariak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]