Voguea edo Voguinga 1980ko hamarkadaren amaieran agertu zen estilizazio handiko house dantza modernoa da, 1960ko hamarkadako Harlemgo ballroom eszenaren baitan sortua. Madonna estatubatuar abeslariaren Vogue izeneko abesti eta bideoklipak eta 1990eko Paris Is Burning dokumentalak zabaldu zuten jendartean. Gaur egun nazioartean ezaguna da.
Voguea Harlemgo ballroom kulturaren baitan eratu zen, afro-amerikar eta latino jatorriko pertsona gay edo/eta transek dantzatua, 1960ko eta 1980ko hamarkaden bitartean.[1]
Gaur egun hiru vogue estilo daude: