Völklingengo burdingintza

Völklingengo burdingintza1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Völklingengo burdin lantegia

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 687
Kokalekua  Alemania
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1994 (XVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Völklingengo burdingintza izenarekin (alemanez Völklinger Hütte) UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Sarre estatuko Völklingen hiriaren ondoan dagoen burdin lantegia.

XIX mendearen bukaeran eta XX mendearen hasieran eraiki eta hornitu zen eta gaur egun oraindik garai hartako makinek bertan diraute. Horrek egiten du berezi, izan ere mendebaldeko Europan eta Ipar Amerika osoan ez baita horrelako beste lantegirik ezagutzen.

1873an hasi zuen lantegiaren eraikuntza Julius Bruch ingeniariak baina diru arazoak zirela eta lehenengo labe garaia ez zen 1876 arte ezarri.

Inbertsio bikaina izan zen, izan ere 1890 urterako Völklingengo lantegiak Alemania osoan altzairuzko biga gehien ekoizten baitzituen. 1898 eta 1899 artean erregai gisa gasolina erabiltzen hasi ziren.

Hainbat produktu egiten ziren 1911ean Völklingenen, hala nola, altzairu eta burdinezko piezak, ongarriak, amoniakoa, benzina eta errekuntzako beste hainbat azpiproduktu.

Bigarren Mundu Gerraren garaian Belgika, Herbehereak, Luxenburgo, Italia eta Sobietar Batasuneko presoak aritu ziren lanean oso baldintza txarretan. Gerra bukatu zenean Frantziak agintzen zuen Sarre estatuan eta orduan lantegian 17.000 langile zebiltzan.

Lantegiak 1986an ixti zituen ateak eta 1994ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Gaur egun 100.000 turista inguruk bisitatzen dute urtero. 2004ean Ferrodrom® - adventure world of iron (Ferrodrom® - burdingintzaren abentura) ibilbidea eratu zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]