Wally Funk | |
---|---|
(1995) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mary Wallace Funk |
Jaiotza | Las Vegas, 1939ko otsailaren 1a (85 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stephens College (en) Associate of Arts (en) Oklahoma State University–Stillwater (en) Zientziatan graduatua : bigarren hezkuntza |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkinlaria, ikuskatzailea, flight instructor (en) eta astronauta |
Jasotako sariak | |
wallyfly.com | |
Mary Wallace Funk, ezagunagoa Wally Funk izenez (Las Vegas, Mexiko Berria, AEB, 1939ko otsailaren 1a) estatubatuar aitzindaria, hegazkinlaria, ikuskatzailea, ikertzailea, hegaldi-instruktorea eta astronauta da. Mercury 13 espazio-programaren parte izan zen hegazkinlari estatubatuarra da. AEBetako base militar bateko lehen hegaldi-irakasle zibila izan zen, AEBetako Aviazio Administrazio Federaleko (FAA) lehen emakume ikuskatzailea eta Garraio Segurtasun Batzorde Nazionaleko (National Transportation Safety Board, NTSB) abiazio-segurtasun ikertzailea.[1]
2021eko uztailaren 20an, 82 urte zituela, Blue Originen NS-16 misioan parte hartu zuen, eta espaziora joan den pertsonarik nagusiena bihurtu zen.[1][2][3][4]
Abiazioarekiko interesa oso gaztetatik izan zuen, eta 9 urterekin egin zuen hegan. Bigarren hezkuntzan ezin izan zuen mekanika ikasi, gizonezkoentzako ikasgaia zelako. 1960an graduatu eta pilotu-lizentzia lortu zuen Oklahomako Unibertsitatean. Une hartan, herrialdeko hegaldi-eskolarik onena zen, eta, handik gutxira, Estatu Batuetako base militar bateko hegaldi-instrukzioko lehen zibila izan zen.[1][5][6]
1961ean, Mercury 13 programan parte hartzeko boluntario gisa eskaini zen hamairu emakumeetariko bat izan da. Entrenamendu-programa hori hasieran NASAk babesten zuen, espaziora zihoazen lehen misioetarako astronautak osatzeko. Mercury 13ko emakumeek arrakastaz gainditu zituzten proba fisiko eta psikologiko guztiak, Mercury Seven izeneko taldeko gizonezko hautagaiek egiten zituzten berberak. Hala ere, Mercury 13 azkenean bertan behera geratu zen, garai hartako pentsamoldeak uste baitzuen emakumeak ez zirela egokiak espaziora bidaiatzeko.[5][1]
NASA 70eko hamarkadan emakumeak entrenatzen hasi zenean, hainbat aldiz saiatu zen, baina baztertu egin zuten, ingeniaritza-titulurik ez izateagatik eta borroka-pilotu militarra ez izateagatik. Ondoren, Estatu Batuetako Abiazio Agentzia Federaleko (Federal Aviation Administration, FAA) lehen emakume ikuskatzailea izan zen, eta Garraioaren Segurtasunerako Batzorde Nazionaleko (National Transportation Safety Board, NTSB) aireko segurtasuneko lehen emakume ikertzailea ere izan zen.[6][1]
1984an erretiroa hartu zuen arte, 20.0000 hegaldi-ordu inguru metatu zituen, 3.000 ikasle baino gehiagori hegan egiten erakutsi zien eta 450 hegazkin-istripu baino gehiago ikertzen parte hartu zuen.[7][6]
2021eko uztailaren 20an, 82 urte zituela, Blue Originen NS-16 misioan parte hartu zuen, eta pertsona zaharrena eta espaziora bidaiatu duen Mercury 13ko parte-hartzaile bakarra bihurtu zen.[1]