Wang Zilu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guangdong, 2003 (20/21 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | mandarin txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta erritmikoa |
Parte-hartzailea
| |
Wang Zilu (txinera sinplifikatuz: 王子露) (Guangdong, 2003ko ekainaren 18a) kirolari txinatarra da, gimnastika erritmikoan lehiatzen dena.[1]
Zazpi urte zituela hasi zen gimnastika egiten[2]. 2018an Gazte mailako Olinpiar Jokoetan bosgarrena izan zen bakarkako saioan[1]. 2019an Asiako txapelketa absolutuan Txinako taldearekin txapeldunordea izan zen. 2023ko Asiako txapelketan brontzezko hiru domina eskuratu zituen, aparatu guztietako lehian, uztaian eta taldekako proban.[3]
2024ko Munduko Gimnastika Kopan urrezko dominak eskuratu zituen Atenasen mazoen proban eta Milanen uztaiaren proban. Munduko Kopan barkako proba batean urrezko domina lortzen zuen lehen ginmasta txinatarra izan zen[4]. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan bakarkako lehian aritu zen eta azken probararte brontzezko domina eskuratzekotan egon bazen ere azkenean zazpigarren postuan amaitu zuen. Esan beharra dago historiako lehenengo gimnasta txinatarra izan zela Olinpiar Jokoetako bakarkako proban finalera sailkatzen.[5]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris ( Frantzia) | 7.a | Aparatu guztiak |
Asiako Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Hangzhou ( Txina) | Taldeka | |
Asiako Txpelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Pattaya ( Thailandia) | Taldeka | |
2023 | Manila ( Filipinak) | Aparatu guztiak | |
2023 | Manila ( Filipinak) | Uztaia | |
2023 | Manila ( Filipinak) | Taldeka |