Wen-do emakumeentzako autodefentsaren sistema bat da. Estatu Batuetan, 60ko hamarkadan Anne eta Ned Paige-k garatu zuten. Izenak bi hitz konbinatzen ditu: "Women" (emakume) hitzezko uzkurdura, "WEN", eta "DO" hitz japoniarra, “bidea” esan nahi duena.[1]
Anne eta Ned Paige-k, Torontoko senar-emazteak, borroka-arteak praktikatzen zituen (jiu-jitsu, karatea eta judoa). Kitty Genoveseren hilketaren ondoren, New Yorken 1964ko martxoaren 13an, emakumeentzako defentsa pertsonal fisikoko teknikak garatu zituen.[2]
Wen-do prestakuntzak emakumeek sarritan aurre egin behar dieten egoeretan zentratzen da, hala nola bortxaketak edota etxeko erasoak. Eskolek ez dute hartzen inolako kontaktu fisikorik ikasleak prestatuta egon eta nahi izan arte. Horrez gain, prestakuntzak hausnarketa feminista barneratzen du ahalduntze teknikekin batera, azken hauek egungo jendartean indarrean dagoen emakumeen aurkako indarkeriari lotuta.[3]
Nahiz eta Wen-doren oinarri eta kontzeptuak borroka-arteetan sorburu izan, Wen-do ez dago borroka-arte bezala kontsideratuta.[4] Wen-do autodefentsa sistema hedatu da, besteak beste, Estatu Batuetan, Kanadan, Australian, Europan eta Egipton.[5]
Autodefentsa sistemaren hedapena Wen-Do Women’s Self Defence (Wen-Do Emakumeen Autodefentsa) elkartetik egiten da. Kanadako erakundea da, emakumeak autodefentsa tekniketan prestatzeaz arduratzen dena, Kanadan eta mundu osoan. Formazioek biktimen erruduntasuna agerian uztea, arrazismoa, barne zapalkuntza eta emakumeek jasotzen dituzten kanpoko mezuak lantzen dituzte. Erresilientzia ospatzen da, indarra eta determinazioa. Bere lehen eskolatik, 1964an, 100.000 emakume baino gehiago pasa dira bere tailerretatik.[2]
«Wen-do teaches defence» Kanadar elkartea