Wen Tzu-yun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Taipei, 1993ko irailaren 29a (31 urte) |
Herrialdea | Taiwan |
Jarduerak | |
Jarduerak | karateka |
Posizio edo espezialitatea | kumite (en) |
Wen Tzu-yun, txineraz 文姿云, (Taipei (Taiwan) 1993ko irailaren 29a) karatean lehiatzen den kirolari taiwandarra da.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), Taipei txinatarra ordezkatuz, brontzezko domina irabazi zuen Bettina Plank austriarrarekin elkarbanatuz, kumite ≤55 kg modalitatean, Ivet Goranova bulgariarraren (urrezkoa) eta Anzhelika Terliuga ukrainiarraren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Kontuan izan, Txinak jarritako baldintzak direla eta, 1979an NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) Nagoia-n (Japonia) hartutako erabakiak Taiwanek Olinpiar jokoetan (bere izenean eta bere banderapean) esku hartzea galarazten duela; beraz, Taipei txinatarraren izenean aritzen da.[1][2][3]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Kumite ≤55 kg, emakumezkoa[4] |