Whanganui ibaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 290 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°56′51″S 174°59′13″E / 39.9475°S 174.9869°E |
Estatua | Zeelanda Berria |
Region of New Zealand | Manawatu-Wanganui eskualdea |
Babestutako-eremua | Whanganui National Park (en) Tongariro Parke Nazionala |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 7.380 km² |
Iturburua | Mount Tongariro (en) |
Bokalea () | Tasmaniako itsasoa |
Whanganui ibaia (ingelesez: Whanganui River) Zeelanda Berriaren iparraldean dagoen ibaia da. 290 kilometro ditu eta herrialdeko hirugarren luzeena da.
Zeelanda Berriko parlamentuak pertsona juridiko izendatu zuen Whanganui ibaia lege bat medio 2017ko martxoan eta honekin ibaia halako estatusa lortzen duen lehena izan zen munduan. Erabakiaren arabera, ibaiak eskubide eta betebeharrak izango ditu eta auzitegi baten aurrean bi pertsonek ordezkatuko dute, batek Estatuaren izenean eta besteak Whanganui iwi herriarenean (maoriak)[1].
Erabaki honen arrazoia maorientzat ibaiaren ongizatea haien ongizateari lotua dagoela da. Eta ibaiari pertsona izaera ematearen ideia maoriek eta Whanganui ibaiaren lotura estutik dator, herri honen esaera honek hala laburbiltzen duena: “Ni ibaia naiz eta ibaia ni da”. Gainera, bertako maorien herriak ibaia gurtzen du. Maoriak 1870etik ari ziren eskaera hau egiten[1].
Akordioaren ondorioz, ibaiak 52 milioi euro jasoko ditu konpentsazio gisa, 19 milioi bere egoera hobetzeko eta 1 bere legezko egoera finkatzeko[1].