Widad Kawar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | وداد جليل زند |
Jaiotza | Tulkarem, 1931 (93/94 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Adawiya eskola Beiruteko Amerikar Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | masterra gradua |
Hizkuntzak | arabiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, idazlea, arte-historialaria eta bildumagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ekialdeko Ikerketarako Ameriketako Zentroa |
Mugimendua | Zientismoa |
Izengoitia(k) | وداد قعوار |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
tirazcentre.org | |
![]() ![]() |
Widad Kawar (arabieraz: وداد قعوار) (Tulkarm, 1931) arte historialari palestinarra eta Palestina eta Jordaniako arte, kultura eta etnia bildumazalea. 50 urtean zehar, 2.000 jantzi, oihal eta bitxi baino gehiago bildumatu ditu, konfliktoen erruz oso sakabanturik dagoen ondare kulturala babestu eta gorde asmoz.[1][2] Umm l'ibas al-falastini ezizena dauka: ‘palestinar jantzien ama’.[3]
Widad Kawar Tulkarm hirian jasio zen, palestinar kristau familia batean 1931ean.[4] Bere aita Jalil irakaslea zen eta eskola sistemaren burua zen Palestinako Britainiar Mandatuaren gobernuan.[2][3]
1941ean bere familia Belen hirira joan zen bizitzera.[2]
Widad Kawarrek Beiruteko Unibertsitate Amerikarrean ikasi zuen.[2][3]
Kawarrek bere bilduma erakusgai jarri du munduan zehar, Palestinako jantziak ezagutzera emateko.[5] Liburu ugari idatzi ditu palestinar brodatuari buruzkoa eta brodatu kulturalei buruzko galeria bat sortu nahi izan zuen eta horrela sortu zen “Tiraz Centre” (‘Tiraz Gunea’) sortu zuen Ammanen museo txiki baten ardura daroana, bere bilduma gordetzeko eta Palestinako eta Jordaniako kultura babesteko.[6]
Widad Kawar Ekialdeko Ikerketarako Ameriketako Zentroko arduradun taldeko kidea da.
1993an Al-Husseinen ordenako kide egin zuten.
2012an, Kultura eta bilakaeragatik Prince Klaus Nazioarteko saria irabazi zuen.[9]