Wilfried David | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brujas, 1946ko apirilaren 22a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Wingene, 2015eko ekainaren 15a (69 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Flandria | 1968-1970 |
Peugeot | 1971-1972 |
Flandria | 1973-1975 |
IJsboerke | 1976-1976 |
Parte-hartzailea
|
Wilfried David, (Brujas, 1946ko apirilaren 22a - Wingene, 2015eko ekainaren 15a)[1], txirrindulari belgikarra izan zen, profesionala 1968tik 1976ra.
1968an, Flandria-De Clerck-Krueger taldean, Belgikako Itzulia irabazi zuen, baita Paris-Nizako etapa bat. 1969an, Suitzako Itzulian laugarren sailkatu zen. 1971an, Espainiako Vueltako etapa bat irabazi zuen eta sailkapen orokorreko bigarren postuan amaitu zen, Ferdinand Bracke<nowiki>ren atzetik. 1972an, Suitzako Itzulian hamargarren sailkatu zen, etapa bat irabazi zuelarik. Hurrengo urtean, Romandiako Tourra, Brusela-Ingooigem klasikoa eta Dauphiné Libéréko etapa bat eskuratu zituen.
Kirol ibilbidean zehar, zazpitan hartu zuen parte Frantziako Tourean eta 1973an etapa bat irabazi zuen. 1976an, bigarren sailkatu zen Belgikako Itzulian eta txirrindularitza utzi zuen.
Erretiratu ostean, emaztearekin Café-restaurant Munckenhove zabaldu zuen Ruddervoorden, tamalez jatetxea erabat kixkali zen 2011ko abenduan[2]. 2015eko ekainaren 15ean, Wilfried eta emaztea trafiko-istripu batean hil ziren, ibilgailua errepidetik atera eta zubi baten hormigoizko zutabea jo ondoren.[3].
1965
1966
1967
1968
1969
1970
1971
1972
1973
1974
1975
1976
Lasterketa | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Frantziako Tourra | UT | 27. | - | UT | 41. | 74. | UT | UT | - |
Espainiako Vuelta | - | - | - | 2. | - | - | - | - | - |
Munduko errepideko txapelketa |
- | - | - | - | - | - | - | - | - |
-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu