Wilhelmina Hay Abbott | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dundee, 1884ko maiatzaren 22a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | 1957ko urriaren 17a (73 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | George Frederick Abbott (en) (1911 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | City of London School for Girls (en) Londresko University College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, editorea eta sufragista |
Wilhelmina Hay Lamond, Elizabeth Abbott izenez ezaguna (Dundee, 1884ko maiatzaren 22a - 1957ko urriaren 17a) eskoziar sufragista, editorea eta hizlari feminista zen.
Wilhelmina Hay Lamond 1883an jaio zen, Dundeen (Eskozia). Haren aita, Andrew Lamond, jute-fabrikatzailea zen. Bigarren mailako ikasketak City of London School for Girlsen eta Bruselan egin zituen, eta, gero, Londresen idazkaritza eta kontabilitate ikasketak egin zituen. Gero, Londresko University Collegera joan zen 1907ko udan, eta etika, filosofia modernoa eta ekonomia ikastaroak egin zituen.[1] Emakume gazte zela, Elizabeth izena erabiltzen hasi zen. 1911n ezkondu zen George Frederick Abbott autorearekin, eta bikoteak seme bat izan zuen, Jasper A.R. Abbott (1911-1960), OBE, Royal Navyko ofiziala.[2][3]
1909an, Edinburgh National Society for Women's Suffrage-ren (Edinburgoko Emakumeen Sufragioaren aldeko Elkarte Nazionala) antolatzaile bihurtu zen, eta, 1910ean, Scottish Federation of Women's Suffrage-ren (Eskoziako Emakumeen Sufragioaren aldeko Federazioa) zuzendaritza-batzordeko kide izan zen. Hitzaldiak eskaini zituen Australian, Indian eta Zeelanda Berrian, emakumeentzako Eskoziako ospitaleetarako funtsen kanpainaren barruan. National Union of Societies for Equal Citizenshipren (Herritartasunen Berdintasunerako Elkarteen Batasun Nazionala) ordezkaria izan zen, Emakumeen Nazioarteko Aliantzan, 1923an. 1926an, Chrystal MacMillanekin fundatu zuen Open Door Council eta, gero, Open Door International. Berrogei urtez lan egin zuen, halaber, higiene moral eta sozialerako elkartearekin; hamar urtez izan zen lehendakari. Josephine Butlerrekin korrespondentzia izan zuen.[4][5]