William Deane | |||||
---|---|---|---|---|---|
1996ko otsailaren 16a - 2001eko ekainaren 29a ← Bill Hayden - Peter Hollingworth (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | St Kilda (en) , 1931ko urtarrilaren 4a (93 urte) | ||||
Herrialdea | Australia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Sydney Law School (en) Sydneyko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | epailea, abokatua eta politikaria | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | Royal Society | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa |
William Patrick Deane (St Kilda, 1931ko urtarrilaren 4a) australiar epaile eta politikaria da. Australiako 22. gobernadore nagusia izan zen 1996tik 2001era.
Melbournen jaioa, 1933tik Canberran bizi izan zen. Zuzenbidea ikasi zuen Sydneyko Unibertsitatean, eta 1955ean diploma bat jaso zuen Hagako Nazioarteko Zuzenbideko Akademian. Abokatu gisa lan egin zuen eta Lanaren Alderdi Demokratikoko zuzendaritzako kide izan zen 1950eko hamarkadan.
1977an Hegoaldeko Gales Berriko Auzitegi Goreneko eta Australiako Auzitegi Federaleko epaile izendatu zuten. 1982an, Australiako Auzitegi Goreneko epaile izendatu zuten, eta 1995 arte egon zen bertan.
Australiako gobernadore nagusia izan zen 1996tik 2001era, eta herrialdeko lehen gobernadore katolikoa izan zen. Bere agintaldiko gertakari nabarmenenak Sydneyko 2000ko Udako Olinpiar Jokoak eta 2001ean Australiako federazioaren mendeurrena izan ziren.