Wojciech Jerzy Has | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Krakovia, 1925eko apirilaren 1a |
Herrialdea | Polonia |
Bizilekua | Krakovia |
Heriotza | Łódź, 2000ko urriaren 3a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Doły cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jadwiga Has |
Hezkuntza | |
Heziketa | Jan Matejko Academy of Fine Arts in Krakow (en) |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta irakaslea |
Jasotako sariak | |
|
Wojciech Jerzy Has (Krakovia, 1925eko apirilaren 1a - Łódź, 2000ko urriaren 3a) poloniar zinema-zuzendaria izan zen.
1956ko belaunaldiko kide izan zen, Munk, Wajda eta abarrekin batera. Petla(1958) izan zen hark egindako lehen film luzea, eta Rozstanie filmarekin (1961) finkatu zituen bere estiloaren ezaugarri nagusiak. Rękopis znaleziony w Saragossie (1964, Zaragozan aurkitutako eskuizkribua) du lanik aipagarriena, Luis Buñuelek berak ere goraipatu izan zuena. 1980ko hamarkadan hainbat lan egin zuen telebistarako. Beste film hauek ere aipagarriak ditu: Lalka (1968), Pismak (1984).
1987-1989 urte-bitartean, Rondo Film Studio-ko zuzendari artistikoa eta Zinema Batzorde Poloniarreko kide izan zen. 1989-1990 urte-bitartean, Zinema Eskolako zuzendaritza saileko dekano izan zen. 1990ean, eskolako errektore egin zuten eta kargu horretan aritu zen sei urtez. Eskolari atxikiriko Indeks Studioko zuzendari eta aholkuri nagusia izan zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wojciech Jerzy Has |