XI. Nazioarteko Brigada | |
---|---|
![]() | |
Mota | mixed brigade (en) ![]() |
Sorrera | 1031UTCThu, 22 Oct 1936 :00:00 +000010amOstegunaOsteguna0010k |
Sorrera lekua | La Roda |
Deuseztatzea | 1938ko azaroa |
Herrialdea | Espainiako Bigarren Errepublika |
Unitate nagusia | Nazioarteko Brigadak |
Mendeko unitateak | Garibaldi Battalion (en) ![]() |
Gerrak eta guduak | |
Espainiako Gerra Zibila |
XI. Nazioarteko Brigada —baita ere Thälmann edo Thaelmann Brigada gisa ezagututa— Nazioarteko Brigadenenetariko bat izan zen. Boluntario horiek Espainiako Bigarren Errepublikaren defentsan faxismoaren aurka aritu ziren Espainiako Gerra Zibilan. Izena Ernst Thälmann Alemaniako Alderdi Komunistaren burua izan zen liderraren omenez jarri zitzaion. Brigadaren boluntario gehienak alemanak eta austriarrak izan ziren. Brigada hau gerraren gudu garrantzitsuetan egon zen baina, zalantzarik gabe, ospetsuenak Madrilgo Hiri Unibertsitarioaren defentsan eta Guadalajaran, 1937an. 1938ko irailaren 22an Juan Negrín agintari kanpotarrak kentzeko agindua eman zuen eta brigada berrantolatu zen, Brigada Mista Espainiarra gisa. Hala ere, haren soldaduen artean, gerra bukatu arte, atzerritar asko gelditu ziren.
Komandanteak:
Izena | Herria | Aldia | Oharrak |
---|---|---|---|
Jean-Marie François | ![]() |
1936ko urriaren 22tik - urriaren | Agintea Kléberri pasa zion |
Manfred Stern (General Kléber) | ![]() |
1936ko azaroaren 1etik 20ra | Kléber Dibisoaren agindura pasa zen |
Hans Kahle | ![]() |
1937ko azaroaren 20tik - 1937ko martxoaren 31 arte | 45 DI aginturitzara pasa zen |
Richard Staimer | ![]() |
1937ko martxoaren 31- abenduaren 31 arte | |
Heinrich Rau | ![]() |
1938ko urtarrilaren 1 - martxoa arte | |
Gustav Szinda | ![]() |
1938ko martxoa | Lehen ere brigadaren Estatu Nagusiaren Burua izan zen |
Ferenc Münnich (Otto Flatter) | ![]() |
1938ko apirila - Abuztua | |
Ferdinand Kozovski (Petrov) | ![]() |
1938ko abuztua | |
Américo Brizuela Cuenca | ![]() |
1938ko urriatik - 1939ko urtarrilera arte |
Estatu Nagusiaren Buruak:
Brigadatik batailoi asko pasa ziren, batzutan beste brigadetatik joandakoak edo berriro berrantolatuak: [1]