Yutaka Enatsu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amagasaki, 1948ko maiatzaren 15a (76 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Q11440179 |
Hizkuntzak | japoniera |
Irakaslea(k) | Katsuya Nomura |
Jarduerak | |
Jarduerak | beisbol jokalaria, aktorea, Tarentoa, professional baseball player (en) , baseball commentator (en) eta Baseball Critics (en) |
Posizio edo espezialitatea | Pitchinga |
Pisua | 90 kilogramo |
Altuera | 179 zentimetro |
Yutaka Enatsu (japonieraz: 江夏 豊 Enatsu Yutaka ) (Nara (prefektura), 1948ko maiatzaren 15a), beisbol jokalari ohi japoniarra da[1]. Pitcher postuan jokatzen zuen eta 1968an 401 strikeout egin zituen, oraindik ere munduan gainditu gabeko errekorra da[2].
1967an egin zuen debuta Hanshin Tigers taldean[1]. 1971eko All-Star games txapelketan bederatzi strikeout lortu zituen jarraian[3]. 1976an Nankai Hawks taldera pasa zen eta 1978an Hiroshima Toyo Carp taldera. 1979an Erdialdeko Liga irabazi zuen eta Erdiko Ligako MVP (jokalari onena) izendatu zuten. 1981ean Nippon-Ham Fighters taldeak fitxatu zuen eta Pazifikoko Liga irabazi eta MVP izan zen. Seibu Lions taldean erretiratu zen 1984an.
1985ean Estatu Batuetako Milwaukee Brewers taldearekin entrenatu zuen, 36 urterekin Estatu Batuetako Ligan jokatu nahian, baina ez zuen lortu.
Yōko Ogawaren The Housekeeper and the Professor (Hakase no ai shita sūshiki, 博士の愛した数式, 2003) eleberrian garrantzi handia duen pertsonaia da[4].