Zahari Zograf | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Samokov (en) , 1810eko urriaren 8a |
Herrialdea | Bulgaria |
Lehen hizkuntza | bulgariera |
Heriotza | Samokov (en) , 1853ko ekainaren 14a (42 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Tifusa |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | bulgariera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta iconographer (en) |
Enplegatzailea(k) | Bachkovo Monastery (en) Troyan Monastery (en) Transfiguration Monastery (en) |
Mugimendua | Bulgarian National Revival (en) Samokov art school (en) |
Genero artistikoa | icon painting (en) |
Zahariy Hristovich Dimitrov (bulgarieraz: Захарий Христович Зограф Zaharij Hristovič Zograf) 1810-1853, Zahari Zograf gisa ezagunagoa, Bulgariako margolari ospetsua izan zen. Bereziki ikonoak eta muralak egin zituen baina bere lanetan ere eguneroko bizitzaren eszenak sartzen zituen.
Zahariy Hristov Samokoven jaio zen, Hristo Dimitrov-en semea eta Dimitar Zografen anaia txikia zen. Anaiak ikonografia irakatsi zion bere tailerrean. Laster margotzeko abilezia handia erakutsi zuen eta hogeita bost urtekin maisua zen.
1851 eta 1852 urteetan Athos mendian lanean eta bizitzen aritu zen. Han Laura Handiko monasterioko nartexa margotu zuen. Bere bizitzako azken urteetan hainbat erretratu egin zituen hainbat elizatan. 1853an tifus gaixotasunez hil zenetik zirriborro ugari bukatu gabe utzirik.[1]
Horma-irudien eta ikono erlijiosoen arloan egin zuen lan. Modu berezian nabarmendu zen eguneroko bizitzako eszenak haietan sartuz. Modu batez, eszena horien bidez, Bulgariako arte laikoa sortu zuen.[2]
Ikono ugari utzi zituen:
Fresko horietan sarritan haren autoerretratua kokatzen zuen eta hori oso kritikatuta izan zen.