Zamzama (urduz: زمزمہ: Zam-Zammehe, "trumoia" edo "orroa") XVIII. mendeko kanoi handia da, Lahoreko Museoaren aurrean ikusgai dagoena.
Armak 4,382 metroko luzera du, 0,24 metroko ahoarekin. Kanoi hau Indiako azpikontinentean inoiz eginiko handienetako bat da, eta 1757an egin zuten Lahoren (egungo Pakistan), Durrani Inperioan.[1] tamaina bereko beste batekin batera. Shah Nazir metalgileak egin zuen, Shah Wali Khan ministroaren aginduz.
1761ean Ahmed Shah-en armadak erabili zuen, Panipateko batailan. 1762an, Dhillon Jat Maharajaren armadak Khawaja Said herrixkari eraso egin zion. Mogol Inperioko Khawaja Ubed gobernadoreak kontraerasoa egin zuen, aurkarien artilleria, armak eta munizioa bereganatuz, tartean Zamzama kainoia. Hurrengo bi urteetan kanoia Lahoreko gotorlekuan egon zen; gero, beste gerra altxor batzuekin batera, Gujranwalako gotorlekura eraman zen.
Ostean, jaat klanak Zamzama kanoiaz jabetu ziren; haien arteko borroketan erabili zen, eta gero paxtunen eskuetara igaro zen. Hurrengo urtean, Raja Jhanda Singh Bhangik paxtunak garaitu zituen eta kanoia Amritsarrera eraman zuen. 1802an, Ranjit Singh-ek eskuratu zuen, Bhangiak garaitu ondoren, eta Daska, Kasur, Sujanpur, Wazirabad eta Multan-eko borroketan erabili zuen. Azken honetan, Zamzama kanoia asko hondatu zen.[2]
Zamzama kanoia Lahorera eraman zen, erabiltzeko hondatuegia. Hiriko Delhiko Atean ezarri zuten, eta hantxe izan zen 1860ra arte. 1864an, Maulawi Nur Ahmad Chishtik TahqiqatiChishti konpilatu zuenean, Wazir Khan lorategian zegoen, Lahoreko Museoaren atzean.
1870ean leku nabarmenagoan ezarri zuten, Lahoreko Museoko sarreran, urte horretan Edinburgoko dukeak hiriari eginiko bisitaren harira.
1977an errestauratu zen, eta harrezkero Mall Road (Shahrah-e-Quaid e-Azam) kalean dago, Farmazia Fakultatearen, Lahoreko Museoaren eta National College of Arts eraikinen ondoan.
Rudyard Kipling idazlearen Kim eleberrian (1901) askotan aipatzen da. Hori dela eta, kanoia "Kim's Gun" izenarekin ere ezagutzen da. Hain zuzen ere, eleberriaren hasieran bertan aipu egiten zaio:
"Udal aginduei muzin eginez eseri zen, Zam-Zammeh kanoiaren gainean, bere plataforma zaharrean, Ajaibgher edo Wonder House zaharraren parean, bertakoek Lahore Museoari horrela deitzen baitiote. Zam-Zammah "sua arnasten duen dragoi hori" zutenak, Punjaba menperatuko zuen, brontzezko pieza handi hau beti izan baita konkistatzailen harrapakinaren lehena".
Bhangianwali Toap ere deitu izan zitzaion, Sardar Akali Phula Singh Bhangi sikh buruzagiak erabili zuelako.
Kanoiaren tamaina naturaleko erreplika bat Gobindgarh gotorlekuan dago, Amritsarren.
Zamzama kainoia "sua darion herensuge boteretsua" Durrani gorteko txantxen erreferentzia izan zen; gaur egunean, Afganistanen, "zamzama" sexu-gaitasun handia duen gizonari esaten zaio.