Zientzialari eroa herri kultura garaikidean maiz agertu ohi den errola edo pertsonaia da. Errol hau nagusiki zinemakofilma, komiki eta telebistakotelesailen bidez hedatu izan da.
Zientzilari eroa zintzoa edo gaiztoa izan liteke, maiz psikotikoa, baldarra, xelebrea edota despistatua izan liteke, sarritan fikziozko teknologiaren inguruan lan egin ohi duelarik. Pertsonaia hau ohiko benetazko zientzilari edo fisikarien karikatura, nahas-mahasa edo umorezko irudikatzea da. Haren izaera mundua suntsitu nahi duen zientzialari megalomano eta maltzurretik hasi eta erabat despistatua, barnerakoia eta hotzana den zientzialaaraino doa.
Maiz zientzialari eroaren pertsonaia sortzeko benetazko zientzialarien izaeren nahas-mahasa bat egin izan ohi da, hauek erotuta ez egon arren, beren izaera edo jokamoldeen bitxikeri, ahoskera edo berezitasunen bat hartu eta areagotu izan delarik. Eredu gisa erabilitako zientzialari hauetako batzuk honako hauek izan dira:
Jeremy Bentham, bere burua momifikatuarazi zuen britaniar filosofoa.
Wernher von Braun, Alemania eta Estatu Batuetako misilen inguruan ikerketak burututako alemaniar zientzialaria.