Zohra Ben Lakhdar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tunisia, 1943ko martxoaren 12a (81 urte) |
Herrialdea | Tunisiako Protektoratu Frantsesa 1956ko martxoaren 20a) Tunisia (1956ko martxoaren 20a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria |
Jasotako sariak |
Zohra Ben Lakhdar Akrout (Kerkenna, 1943ko martxoaren 12a) fisikari tunisiarra da[1]. Izpi infragorrien bidezko espektroskopia erabiliz uraren eta airearen kutsadura neurtzeko egindako ikerketengatik 2005ean Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen[2].
Kerkenna uhartedian jaio zen 10 alaba zituen familia batean. Aita injeniaria zuen eta sindikatu eta antikolonalismo borroketan aritu zen. Susan egin zituen bigarren maiako ikasketak.
1956an Tunisiak independentzia lortu zuen eta familia Tunis hiriburura aldatu zen. Zohrak bertako unibertsitatean egin zituen Fisika ikasketak. Ondoren beka bat lortu eta Parisen ikasten jarraitzeko eta Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean graduatu zen 1968an[3]. Ondoren espektroskopian espezializatu eta 1978an doktoratu zen[1].
Frantzian lan eskaintza ugari izan bazituen ere 1982an Tunisiara itzultzea erabaki zuen eta senarrarekin batera espektroskopia laborategi bat eraiki zuen. Izpi infragorriak erabiliz molekulen arteko interakzioen inguruko ikerketak egin zituen[4].
1994an Zientzietako Akademia Islamiarrerako aukeratua izan zen[1] eta Tunisiako Unibertsitatean Fisika fakultateko irakasle lanetan hasi zen. 2005ean Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen[2]. Zohra Ben Lakhdarren ikerketek airean, itsasoko uretan eta ondorioz landareetan dagoen metano kopurua neurtzeko aurrerapausua eman dute.