Zohra Bensemra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aljer, 1968 (56/57 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta fotokazetaria |
bensemra.com |
Zohra Bensemra (Aljer, Aljeria,1968ko martxoaren 13a) argazkilari aljeriarra da, eta argazki-erreportari gisa lan egiten du, batez ere Ekialde Hurbilean eta Ipar Afrikan.
Zohra Bensemra Aljerren sortu zen, 1968ko urriaren 13an.[1] Oso gustuko zuenez argazkilaritza, 1988an ikastaro bat egin zuen, eta Aljerreko Musée des arts et traditions populairesen (Arte eta Tradizio Herrikoien Museoa) eman zituen lehen urratsak.[1]
1990az geroztik, fotokazetari gisa lan egin zuen Le Jeune Indépendant bezalako egunkarietarako, eta, 1992tik aurrera, El Watan egunkarirako, Reuters agentziarako lan egin aurretik 1998tik aurrera.[2] Lehenik lanka aritu zen Reutersentzat, Aljeriako gerra zibilean, 1997an. 2000an, albaniarren eta serbiarren arteko gatazka jarraitu zuen Mazedonian. 2003an, Irakera jo zuen. Najafen instalatuta, Reutersek argazkilari gisa kontratatu zuen. Ondoren, Sudango erreferendumaren, Tunisiako altxamenduaren eta Libiako iraultzaren jarraipena egin zuen.[3][4][5]
2005ean, Bamako (Mali) Argazkigintzako Afrikako 6. Topaketetako epaimahaiak Europar Batasunaren saria eman zion fotokazetari onenari.[6]
Zohra Bensemrak uste osoa du argazki-erreportarien ikusizko testigantzek duten garrantziaz, eta uste sendo horrek laguntzen du, dioenez, bere lana baldintza eta testuinguru zailetan gauzatzen.[5]
Haren lehen erakusketak 1990ekoak dira, besteak beste, Hanburgon 1996an eta 1998an, Sienan 1998an, Bruselan 1998an, eta Parisen 1999an.
Harrezkero, argazkigintzari buruzko nazioarteko erakusketa eta ekitaldi askotan izan da, besteak beste:
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Aljeria |