¡Ay, Carmela! (euskaraz: «Ai, Carmela!») 1990ean Carlos Saura espainiar zinema zuzendariak egindako filma da. José Sanchis Sinisterrak 1986an idatzitako izen bereko antzezlanean oinarriturik dago. Hamairu Goya Sari lortu zituen.
Carmelak (Carmen Maura), Paulinok (Andrés Pajares) eta Gustavetek (Gabino Diego) Gerra Zibilean errepublikanoentzat lan egiten duten umorista-talde bat osatzen dute. Valentziara joatean, bidea nahastu eta altxatuek preso hartzen dituzte. Bizitza salbatzeko bere ikuskizuna aldatu behar izango dute.
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |