Ángela Ponce | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ángel Mario Ponce Camacho |
Jaiotza | Pilas, 1991ko urtarrilaren 18a (33 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | edertasun lehiaketan parte-hartzailea eta modeloa |
Pisua | 58 kilogramo |
Altuera | 177 zentimetro |
Ángela María Ponce Camacho (Sevilla, Espainia, 1991ko urtarrilaren 18a) espainiar modeloa da. 2018ko Miss Unibertso Espainia da.
Sevillan sortu zen. Bere genero-nortasunarekin bat ez zetorren gizonezko gorputzarekin jaio bazen ere, bere burua emakumetzat izan du hiru urte zituenetik. 2014ko apirilean sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten.[1]
2015ean Miss Cadiz edertasun-lehiaketa irabazi zuen.[2] Hala ere, ezin izan zuen Miss Espainia lehiaketan parte hartu Miss World lehiaketak ez zuelako onartzen emakume transgeneroen parte hartzea.
Etsi beharrean, bere burua prestatzeari ekin zion Miss Unibertso lehiaketaren hautatze-prozesurako eta azkenean bere helburua lortu zuen. Izan ere, 2018ko ekainaren 29an Miss Unibertso Espainia edertasun-lehiaketa irabazi zuen, eta ondorioz nazioarteko Miss Unibertso lehiaketara Espainiako lehiakide joango da. Horrenbestez Miss Unibertson lehiatuko den lehen emakume transgeneroa izango da.[3]
Urtea | Saria |
---|---|
2018 | Miss Unibertso Espainia |
2015 | Miss Cadiz |