Ça commence aujourd'hui 1999ko Bertrand Tavernier frantziar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Daniel Lefebvre Hornaingeko haurtzaindegi bateko zuzendaria da. Meatzari baten semea, garai batean oparoa izan zen baina gaur egun langabeziak jota dagoen eskualde batean irakastea izugarri gustatzen zaio. Irakasle konprometitu eta oso trebez osatutako talde batek lagunduta, Danielek haurrekin egiten du lan haien jakin-mina, adierazpen pertsonala eta sormena pizteko. Arratsalde batean, ama bat, Henry andrea, berandu iritsiko da Laetitia bere alabaren bila. Musu bat emateko makurtzean, patioan erortzen da, mozkor-mozkor eginda. Lotsatuta, ihes egingo du, Laetitia eta bere anaia, oraindik haurtxo bat, han utzita.[1]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |