Éliane Radigue | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1932ko urtarrilaren 24a (92 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Arman (1953 - 1967) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Pierre Schaeffer |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | musika klasikoa |
Genero artistikoa | musika elektronikoa |
Musika instrumentua | ARP 2500 (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
Éliane Radigue (Paris, 1932ko urtarrilaren 24a), artista eta musika konpositore frantsesa da. Pierre Schaefferren musika konkretuarekin eta musika elektronikoaren inguruan lan egin du 1970-ko hamarkadatik gaur egun arte. Bere konposizio gehienak ARP 2500 sintetizadore batekin eginda daude.
Parisko Les Hallesko klase ertaineko familia batean jaio eta hazi egin zen. Pianoa jotzen eta konposatzen bazekien Pierre Schaefferren musika konkretua irratian entzun zuen momenturako eta bere interesak berarekin 1950-ko hamarkadan lan egitera eraman zion, bere ikasle bezala Studio d’Essaien. 1960-ko hasieran Pierre Henryren laguntzaile bezala lan egin zuen, Henryren lanetan agertzen diren soinu batzuk sortuz. Bere lan eta ikerketak hazten ziren ahala, Schaefferrek eta Henryk haien bide eta ideietatik aldentzen zihoala ikusi egin zuten, bereziki Radigueren mikrofono-feedback eta audio-zinta luzeen erabileragatik (Bere Vice Versa eta Feedback Works 1969-1970 lanetan ikusi daitekeen bezala). Bere praktikak, hala ere, musika konkretuaren idealekin bat izaten jarraitu zuen.
Arman eskultore frantsesarekin ezkondu egin zen eta Nizan pasa egin zituen urteak haien seme-alabak hazten, 1967an Parisera bueltatu zen arte.