Émile Lévy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | former 7th arrondissement of Paris (en) , 1826ko abuztuaren 29a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1890eko abuztuaren 4a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Céline Joséphine Bidard de La Noë |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala French Academy in Rome (en) (1855 - 1857) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | Akademizismoa |
Genero artistikoa | genero-margolana |
Émile Lévy (Paris, 1826ko abuztuaren 29a - Paris, 1890eko abuztuaren 4a) margolari eta ilustratzaile frantziarra. Estilo aldetik Akademizismo barruan kokatu behar dugu.
François-Édouard Picot eta Abel de Pujol margolarien ikaslea izan zen. Parisko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen. Erroma Saria 1854an irabazi zuen, Abraham lavant les pieds aux trois anges margolanarekin. Sari horri esker 1855tik 1857ra Erromako Villa Medicin egoteko aukera izan zuen. Italiatik bueltan, Parisen bizi izan zen. Han, batez ere, erretratuak margotu zituen. 1867ko ekainaren 29an, Ohorezko Legioaren zalduna izendatu zuten. 1878an Parisko Saloian lehen mailako domina eskuratu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Émile Lévy |