Étienne Borne | |||
---|---|---|---|
1971 - 1974 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Manduel, 1907ko urtarrilaren 22a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | La Celle-Saint-Cloud, 1993ko ekainaren 14a (86 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École normale supérieure | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Alain | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria, filosofoa eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | La Croix | ||
Jasotako sariak | ikusi
|
Étienne Borne (Manduel, Gard, 1907ko urtarrilaren 22a - 1993ko ekainaren 14a) frantses filosofoa izan zen.
1926an goi-mailako eskolan sartu zen eta han ezagutu zituen Raymond Aron, Jean-Paul Sartre eta Simone Weil. 1930ean filosofiako oposizioa lortu zuen. Irakasle-lanaz gainera, hainbat aldizkari kristau-demokratetan idazten zuen: L´Aube, Sept, Temps présent, Esprit. Nazismoaren eta faxismoaren kontra agertu zen, eta frankismoaren kontra egin zuen. Alderdi demokrata-kristauaren kide gisa izan zuen eragin gehien Bornek. Demokrazia kristauaren ideia berritzen saiatu zen. Haren iritziz kristautasuna baliagarri izan daiteke alderdi demokratiko baten oinarri gisa; bestalde, kristau demokraziak ez du klerikala izan behar, izan ere, elizaren aparatuetatik independente baita. Horrez gainera, onartzen zuen kristauak beste talde politikoetan parte hartzea. Azkenik, onartzen zuen kristau demokraziak arrazoi izan zuela zenbait erabaki politikoetan: nazismoari uko egitea, komunismoa baztertzea, mesfidantza liberalismo ekonomikoari eta sozialismo estatikoari buruz, tokian tokiko elkarteak eta taldeak sustatzea.