Étienne Méhul | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Givet, 1763ko ekainaren 22a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1817ko urriaren 18a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Wilhelm Hanser (en) Jean-Frédéric Edelmann |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta organista |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Mugimendua | musika klasikoa erromantizismoa |
Genero artistikoa | opera sinfonia |
Étienne Nicolas Méhul (Givet, Ardenak, Frantzia, 1763ko ekainaren 22a - Paris, Frantzia, 1817ko urriaren 18a) frantses musikagilea izan zen. Eragin handia izan zuen frantses operaren aurrerabidean, eta XIX. mendearen hasierako musikagileen bidea ireki zuen.
Glucken eta Cherubiniren eraginez musika dramatikoa idazten hasi zen, eta 1787-1822. urteetan berrogei operatik gora ondu zituen, gehienak Opera Komikoan antzeztuak.
Hauek dira Méhulen lanik arrakastatsuenak: Le Jeune Henri (1797), Les Deux Aveugles de Tolède (1806, "Toledoko bi itsuak"), Uthal (1806) eta Joseph (1807).
Balletak, ahotserako lanak, orkestrarako lanak, ganberako musika eta pianorako lanak ere idatzi zituen. Ausart agertzen zen harmonian, eta dramagile eta orkestratzaile dohain bereziak zituen. Orkestraren zeregina azpimarratu zuen operetan.