1967ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honetako 22. edizioa izan zen. 1967ko apirilak 25 eta maiatzak 14 artean ospatu zen. 2941 kilometroko ibilbidea egin zen 18 etapatan banatuta, horietatik bi bikoitzak. Hasiera Vigon eta amaiera Bilbon izan zuen.
110 txirrindularik hartu zuten parte, 11 taldetan banaturik eta horietatik 73k lortu zuten proba osorik amaitzea. 40 txirrindulari espainiar zeuden.
Irabazlea Jan Janssen izan zen, eta proba osoa 38,724 km/h batez besteko abiaduran egin zuen, Vuelta irabazten zuen lehen nederlandarra bihurtuz. Puntuetako sailkapena ere irabazi zuen, eta mendiko sailkapena Mariano Díazek irabazi zuen. Lehen euskal herritarra sailkapen orokorrean Aurelio González izan zen.
Espainiako Itzuli honetan bost sailkapen desberdin jokatu ziren, hurrengoa izan zelarik emaitza:
Tartetako helmugetako sailkapena
|
|
Taldekako sailkapena
|
1. |
KAS |
EH |
KAS |
227h 33' 27s
|
|