Abderrahman Jusufi

Abderrahman Jusufi


12. Marokoko lehen ministro

1998ko otsailaren 4a - 2002ko urriaren 9a
Abdellatif Filali - Driss Jettou (en) Itzuli

Union socialiste des forces populaires (USFP)eko first secretary (en) Itzuli

1992 - 2003ko urriaren 28a
Abderrahim Bouabid - Mohamed El Yazghi (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTanger1924ko martxoaren 8a
Herrialdea Maroko
BizilekuaCannes
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaCasablanca2020ko maiatzaren 29a (96 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: kardiopatia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoa Istiqlal Alderdia
Herri Indarren Batasun Nazionala
Union socialiste des forces populaires (USFP)

Abderrahman Jusufi (arabieraz: عبد الرحمن اليوسفي‎; Tanger, 1924ko martxoaren 8a - Casablanca, 2020ko maiatzaren 29a) marokoar politikaria izan zen.

Zuzenbide-ikasketak egin ondoren eta legegizon gisa lan egin eta gero (Arabiar Legegizonen Batasuneko presidente izan zen 1969tik 1990era), Istiqlalen sartu zen 1943an. Alderdi horretan, Casablancako langileen arazoez eta Frantziara ihes egindako marokoarren arazoez arduratu zen. Muhammad V.a kargutik kendu zutenean, erresistentzia-mugimendua antolatzen parte hartu zuen (1953-1955). 1959an, Marokoko Herri Indarren Nazio Batasuna sortu zuen Mehdi Ben Barkarekin batera, eta Attahrir alderdiaren egunkariko erredakzioburu izendatu zuten. Bitan espetxeratu zuten, 1959an eta 1963an, eta erbesteratu egin zen 1965etik 1980ra. Herri Indarren Batasun Sozialistaren (USFO) alderdiko ordezkari egin zuten atzerrian.

1980an Marokora itzuli zenean, alderdiko idazkari izan zen, baina dimisioa aurkeztu zuen 1993an, hauteskunde legegileetako iruzurraren kontra. Hala ere, 1995ean, bere kargura itzuli zen. 1996an, Konstituzioa berritzeko botoa eskatu zuen. 1998an, Hassan II.a erregeak abiarazi zuen demokraziarako zabalkundearen barruan, lehen ministro izendatu zuten. Azkenik, 2003an utzi zuen politika.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]