Adolf Deucher (Wipkingen, 1831ko otsailaren 15a – Berna, 1912ko uztailaren 10a) suitzar politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1886, 1897, 1903 eta 1909an.
Medikuntza ikasi zuen Zurichen, Heidelbergen, Vienan eta Pragan. 1855ean Thurgau kantonamenduko Kontseiluko kide hautatu zuten. 1869tik 1973ra Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide izan zen. Politika zentralistak bultzatu zituen herrialde federalista batean, eta 1868ko konstituzioaren erreforma sustatu zuen.
1883an Suitzako Kontseilu Federaleko kide hautatu zuten, eta kide izan zen hil arte. Han zuzendu zituen Justizia, Posta, Industria eta Nekazaritza sailak.
Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1886, 1897, 1903 eta 1909an.
Artikulu hau Suitzako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |