Affonso Eduardo Reidy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1909ko urriaren 26a |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | Rio de Janeiro, 1964ko abuztuaren 10a (54 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Escola Nacional de Belas Artes (en) |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, margolaria eta hirigilea |
Affonso Eduardo Reidy (Paris, Frantzia, 1909ko urriaren 26a - Rio de Janeiro, Brasil, 1964ko abuztuaren 10a) brasildar arkitektoa izan zen.
Rio de Janeiroko Arte Ederretako eskolan egin zituen ikasketak, eta Oscar Niemeyer eta Lucio Costa arkitektoekin batera, Brasilgo arkitektura modernoko berritzailerik handientzat hartua da. Le Corbusier eta Erich Mendelsohn arkitektoen eragina igarri zaie Reidyren eraikuntzei.
Rio de Janeiron lan egin zuen, batez ere, eta han daude haren lan aipagarrienak: Pedregulhoko etxebizitzetarako gelak (1950), Antzoki nazionala (1951), Arte modernoko museoa (1954-1967) eta Flamengoko parkea (1962-1964).