Aida Muluneh | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Addis Abeba, 1974 (50/51 urte) |
Herrialdea | Etiopia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Howard Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Aida Muluneh (Addis Abeda, Egipto, 1974) argazkilari eta artista garaikidea da.
Ekialdeko Afrikako argazkigintzari buruzko lehen jaialdia ere sortu zuen, Addis Foto Fest-en (AFF).
Bere familia Welloko goi-lautadetakoa eta landa-haranetakoa da jatorriz. Bost urte zituela utzi zuen Etiopia.
Europan, Yemenen eta Kanadan bizi izan da. Calgaryn, lizeoan zela, argazkilaritzarekiko grina piztu zitzaion. Howard Unibertsitatean graduatu zen, 2001ean.[1]
Freelance gisa lan egin zuen, batez ere The Washington Post egunkariarentzat, eta gobernuz kanpoko erakunde bat ere sortu zuen, Afrikan arte-prestakuntza jasotzeko, DESTA (Developing and Educating Societies Through the Arts).[2][3] Estatu Batuetan egiten du lan, eta Washingtongo Arte Afrikarraren Museo Nazionalean aurkezten du bere lana, besteak beste.
2007an, Argazkigintzaren Afrikako Topaketen Europar Batasunaren saria jaso zuen, Bamakon (Mali), eta, urte hartan bertan, Etiopiara itzuli zen bizitzera.[2][4]
2009an, Past forward argitaratu zuen, Etiopiako bizitzari eta kulturari buruzko begirada pertsonala erakusten duen argazki-bilduma .[1]
2010ean, Centro di Ricerca e Archiviazione della Fotografia (CRAF) nazioarteko argazki-saria jaso zuen Spilimbergon (Italia).[5]
Addis Abebako Unibertsitatean dagoen Gebre Kristos Desta Center izeneko Arte Modernoaren Museoko zuzendari bihurtu zen.
Addis Foto Fest Ekialdeko Afrikako lehen nazioarteko biurteko jaialdiaren sortzaile, zuzendari eta kontserbatzailea ere izan zen, 2010ean.
Argazkilaritza analogikoaren aldeko lehentasuna du:
“Mundu digital honetan, uste dut argazkilari bakoitzak eskuak zikindu behar dituela gela beltzean”.
Baina kolorea ere erabiltzen du, esaterako, The Divine Comedy erakusketa ibiltariaren kartelerako hautatua izan zen obra.[6]