Alain Colmerauer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alain Marie Albert Colmerauer |
Jaiotza | Carcasona, 1941eko urtarrilaren 24a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | 5th arrondissement of Marseille (en) eta Marseilla, 2017ko maiatzaren 12a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École nationale supérieure d'informatique et de mathématiques appliquées de Grenoble Grenoble Institute of Technology (en) |
Tesi zuzendaria | Louis Bolliet Jean Kuntzmann |
Doktorego ikaslea(k) | Veronica Dahl (en) Célestin Sedogbo (en) Frédéric Benhamou (en) Philippe Roussel (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Montrealgo Unibertsitatea Aix-Marseillako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Institut universitaire de France |
alain.colmerauer.free.fr |
Alain Colmerauer (Carcasona, 1941eko urtarrilaren 24a – Marseilla, 2017ko maiatzaren 12a) informatikari frantses bat izan zen. Aix-Marseille Unibertsitatean irakaslea Izan zen, eta logikan oinarritzen den Prolog programazio-lengoaiaren sortzailea. Carcasonan jaio zen.[1] Grenobleko Institutu Teknologikoan graduatu zen,[2] eta Grenobleko Ensimag-en lortu zuen doktoretza.[3]
Colmerauerrek 1967-1970 urteak Montrealeko Unibertsitatean eman zituen irakasle laguntzaile gisa, bertan sortu zituen Q-Sistemak, hizkuntz teknologiako formalismo lehenetako bat itzulpen automatikoko TAUM-METEO prototipoaren garapenean erabili zena. 1984an Prolog III programazio-lengoaia garatu zuen, eta murrizketen bidezko programazio logikoa arloaren sortzaile nagusietako bat izan zen.
Colmerauer 1970an irakasle elkartu plaza bat lortu zuen Aix-Marseille Unibertsitatean Luminy herrian. 1979an katedraduna bihurtu zen. 1993tik 1995era, buru izan zen Marsellako Informatika-Laborategian (LIM). 2006an erretiroa irakasle emeritu gisa hartu zuen arren, jarraitu zuen kide bat Luminyko adimen artifizialeko taldean kide moduan.[4]
Hainbat sari irabazi zituen, Proventza-Alpeak-Kosta Urdina,-ko Erregio-Kontseilukoa, 1985ean Michel Monpetit Saria, Frantziako Zientzien Akademiakoa.[5] 1986an, Ohorezko Legioko zaldun izendatu zuen Frantziako Gobernuak. Adimen Artifizialeko American Association elkarteko kide bihurtu zen 1991ean,[6] eta ACP Ikerketa Bikaintasun Saria jaso zuen 2008an (Printzipioak eta Murrizketen bidezko Programazio-Praktikak).[7] Frantziako Zientzien Akademiako korrespontsala ere izan zen Matematika arloan.[8]