Alenush Terian | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Teheran, 1920ko azaroaren 9a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Teheran |
Lehen hizkuntza | persiera |
Heriotza | Teheran, 2011ko martxoaren 4a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Dulab Cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Arto Terian |
Ama | Varto Terian |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sorbonne Parisko Unibertsitatea Teherango Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | zientzietan doktorea |
Hizkuntzak | persiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Teherango Unibertsitatea |
Alenush Terian edo Ālenush Teriān, armenieraz, Ալենուշ Տէրեան; persieraz, آلنوش طریان; also: آلنوش تریان, (Teheran, Iran, 1920ko azaroaren 9a - ib., 2011ko martxoaren 4a), irandar-armeniar astronomoa eta fisikaria. Irango fisikako lehen irakaslea eta Teherango Unibertsitateko Geofisika Institutuko Eguzki Behatokiaren sortzaileetako bat. Irango astronomia modernoaren amatzat hartzen da.[1][2]
Armeniar jatorriko familia batean jaio zen, Teheranen, Iranen.[3] Kulturaz inguratutako giro intelektualean hazi zen. Haren aita, Arto, antzerki-zuzendaria zen, poeta eta itzultzailea (bere lanen artean, Xahname pertsieratik armenierarako itzulpena);[4] ama, Vartu, aktore eta antzerki-zuzendaria. Gurasoek prestakuntzarako eta karrera profesionalerako babesa eman zioten.[5]
1947an graduatu zen Teherango Unibertsitateko Zientzia Departamentuan. Unibertsitate horretako fisikako laborategian hasi zuen karrera, eta urte horretan bertan laborategiko eragiketen buru izendatu zuten.
Frantziarako ikasketa-beka baterako eskaera aurkeztu zuen, baina Mahmoud Hesabi Hezkuntza Ministroak baztertu egin zuen, Terianen ikasketak emakume batentzat aski zirela uste baitzuen.[4]
Azkenik, Frantzian ikasten jarraitu ahal izan gurasoen finantza-laguntzari esker, eta 1956an Atmosferaren Fisikako doktoretza lortu zuen Sorbonako Unibertsitatean. Gero Iranera itzuli zen eta termodinamikako irakasle laguntzaile lan egin zuen Teherango Unibertsitatean. Geroago, Ekialdeko Alemanian eguzki-fisikan aritu zen lau hilabetez, Alemaniako gobernuak emandako beka bati esker. 1964an, fisikako lehen irakasle bihurtu zen Iranen.
1966an, Teherango Unibertsitateko Geofisika Institutuko kide izendatu zuten. 1969an, Eguzki Fisikari buruzko ikasketaburu hautatu zuten unibertsitatean, Eguzki Behatokiaren sortzaileetako bat izan zen eta 1979an erretiratu arte lan egin zuen.
2011ko martxoaren 4an hil zen. Hil zenean, Teheranen bizi zen.[6]