Alexander Kucharsky

Alexander Kucharsky

ganberako margolari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKucharski
JaiotzaVarsovia1741eko martxoaren 18a
Herrialdea Bi Nazioen Errepublika
HeriotzaParis1819ko azaroaren 5a (78 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Kucharski (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Paris
Genero artistikoaerretratua

Alexander Kucharsky (Varsovia, 1741eko martxoaren 18a- Paris, 1819ko azaroaren 5a) [1] batzuetan Alexandre Kucharski idatzia, erretratugile poloniarra izan zen, helduaroa Frantzian igaro zuena. Artistak bere abizena Kucharsky idazten zuen bere lanak sinatzerakoan [2], askotan Kucharski bezala azaltzen den arren. Kucharskyk gorputz erdiko erretratuak egitea zuen gustuko, pastelak edo olioak erabiliz. Dena dela, gouachea ere erabiltzen zuen eta batzuetan miniaturak ere egiten zituen.

Marie Antoinette Frantziako erreginaren azken margolari ofiziala izateagatik ezaguna den arren, bere garaiko noble eta pertsona garrantzitsu asko erretratatu zituen, Errusiako Katalina II.a enperatriza [1] , Poloniako azken erregea [1], Maria Luisa Lamballeko printzesa [3] eta Karlos V.a Frantziakoa[1] , besteak beste.

Haurtzaroa eta heziketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexander-Albert Kucharsky Varsovian jaio zen, 1741eko martxoaren 18an [1]. Mutiko bat zenean, Stanisław August Poniatowski Poloniako azken erregearen morroi izan zen. Artista moduan lehe[3]ndabizi Varsovian trebatu zen, Marcello Bacciarelli margolari ospetsuaren eskolan [3]. Stanisław August erregearen beka bati esker, Alexanderrek Parisera bidaiatu zuen eta Académie Royale-an Joseph-Marie Vien eta Carle van Loo margolarien ikasle moduan jardun zuen, 1760tik 1769ra [1]. Bertan, Jacques-Louis David margolariarekin trebatu zen. Urte hauetan hainbat sari jaso zituen, horien artean prix de Caylus, 1763 eta 1769an [1]. Stanisław II.a Augustus erregeak Kucharsky margolaritza historikoan espezializatzea nahi zuen arren, artista erretratugile bihurtu zen, erregearen diru-laguntza 1767an galduz [1].

Erregearen diru-laguntza galtzeak, Kucharskyri Parisen bizitzen jarraitzeko askatasuna eman zion. Bertan, Madame Geoffrinen laguntza finantzarioa jasotzeaz gain, emakumearen etxean aristokrata desberdinekin harremanetan hasi zen [1]. 1776-1778 bitartean, Condéko printzearen zerbitzuetara lan egiten hasi zen, printzearen alaba zen Louise-Adélaïde, Mademoiselle de Condéren pintura irakaslea bihurtuz [1]. Beranduago, Carignaneko printzearentzat eta honen arreba zen Lamballeko printzesarentzat ere lan egin zuen, baita Artoisko kondearentzat ere [1]. Bere bezeroak gehienbat Frantziako nahiz Poloniako aristokratak ziren [3], azkeneko hauen kopuruak Frantzian Luis XV.a erregea Marie Leszczyska printzesa poloniarrarekin ezkondu ostean gora egin zuelarik [3].

Frantziako errege familiarekin harremana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1789an Élisabeth Vigée Le Brunen emigrazioarekin batera, Kucharsky Marie Antoinette erreginaren margolari ofiziala bihurtu zen [1]. Margolariak erreginaren nahiz dofinaren zenbait erretratu margotu zituen eta hauen bertsio asko pastel, olio eta miniaturetan erreproduzitu zituen. Ordainagiri batek artistak dofinaren erretratu batengatik 600 libra jaso zituela azaltzen du [1]. 1793ko hasieran, Kucharsky Temple-ra ezkutuan sartu zen guardia-nazional moduan mozorroturik, errege familiaren azkeneko egunen erretraturik hunkigarrienetako batzuk burutzeko. [1]

Kucharskyren ibilbidea Frantziako Iraultzan zehar ezezaguna da, Antzinako Erregimenari leial mantendu zen arren. 1797an berriro azaldu zen, Lie-Louis Perrinek egindako miniatura baten subjektu bezala [1]. Garai honetan, Kucharsky baldintza nahiko xumeetan bizi zen arren, margolariak Frantziako dofinarenak izan ziren beroki eta cordon bleua saltzeari uko egin zion, monarkiko ingeles batek jantzien truke eskaintzen zion diru kantitatea oso handia zen arren [1]. 1800 urterako, Kucharsky Marguerite Charvet (1749-1814) izeneko emakume batekin ezkondua zegoen [1].

Gaztaroan maila altuko margolaria izan zen arren, zahartzaroan apaltasunez bizi izan zen. Hasiera batean rue des Petits-Augustins-eko apartamendu txiki batean bizi izan zen. Beranduago, 1916an, rue de Chaillot-en aurkitzen zen Sainte-Périne izeneko zaharren egoitzan onartua izan zen, Angulemako dukesaren eskakizunari esker. Hil zen arte, Kucharskyk, Luis XVIII.a erregearen diru-laguntza jasotzen zuena, bezero aristokratentzako lan egiten jarraitu zuen. Bezero hauentzat, gehienbat Marie Antoinette erreginaren nahiz dofinaren azkeneko egunetako erretratuen kopiak egiten zituen, olio, gouache eta akuarelan. [1] Kucharsky 1819ko azaroaren 5ean hil zen Parisen [3].


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]