Alexia Chartereau | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() (2018) | |||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Le Mans, 1998ko irailaren 5a (26 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Valentin Chery (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloiko jokalaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegala | ||||||||||||||||||||||
Pisua | 174 libra | ||||||||||||||||||||||
Altuera | 75 hazbete | ||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
Alexia Chartereau (Le Mans (Frantzia), 1998ko irailaren 5a), saskibaloi jokalari frantziarra da.
Frantziako taldearekin, zilarrezko domina lortu zuen 2019 eta 2021eko Europako txapelketan, eta brontzeko domina 2020ko Olinpiar Jokoetan.
Saskibaloilari familiakoa da. Bere ama, Sylvie Chiron (1,85 m), nazioarteko juniorra izan zen, eta 3. Nazionalera arte jokatu zuen SC Moderne taldearekin; ondoren, Emakumezkoen Ligan (geroago 1. Liga Nazionala deitua), Bordelen eta JS Coulainesen (Alexia debutatu zuen taldea) amaitu zuen ibilbidea, eta presidenteorde bihurtu zen klubean. Roland Chartereauk, aitak, Nationale 3an jokatu zuen Coulainesen[1]. Goiztiarra[2], Frantziako U18 taldeko kide izan zen. Europako Txapelketako finalean, Espainiaren aurkako partida irabazi zuten 2015ean. Txapelketako bost onenen arteko izendatu zuten 12 puntu eta 10,4 errebote lortu baitzuen, batez beste, partidako[3].
Munduko txapelduna izan zen, 3x3 modalitatean, Debrecenen (Hungaria), 2015. urtean. Frantziako U18 taldea finalean amerikarren aurka gailendu zen[2].
2016. urtean, berriro lehiatuko zen lehiaketa horretan, oraingoan kapitain-eskumuturrekoarekin, aste batzuk lehenago U20 txapelketan parte hartu ondoren. Arnaud Guppillotte entrenatzaileak esan zuen: "Mentalki asko aurreratu du bere espiritu lehiakorrean"[3]. Frantziak partidarik galdu gabe irabazi zuen txapelketa, eta finala, Espainiaren aurka, 74-44 irabazi zuen, eta Chartereauk 19 puntu, 12 errebote eta 3 asistentzia lortu zituen[4]. Chartekeauk, hala ere, 13 puntu (% 45 tiroetan), 9 errebote, 1,7 asistentzia erabakigarri 22,7 minutuko jokoan eta zenbait ekintza erabakigarrik, txapelketako jokalaririk onenaren titulua eman zion[5]. Alexia Chartereauk U18rekin izandako epopeia honen testigantza eman zuen esanez: «Esperientzia honek denek mugarri bat gainditzea ahalbidetu zuen. Benetan pozik gaude titulu hau irabazi izanaz, helburu handiak genituela (...). Egia da partida konplikatuak egon zirela, baina, gero, denok gai izan ginela momentu onari erantzuteko uste dut (...) pixkanaka taldearen lider bihurtuz. Ez zen erraza izan, haiekin ez nuelako prestaketa egin»[6].
2016/2017 denboraldirako, Bourgesko klubarekin hitz eman zuen:[3] «Han egongo naiz, batez ere, ikasteko, esperientzia hartzeko. Zalantzarik gabe, rol txikiagoa izango nezakeen, ardura gutxiago, baina talde profesionalaren parte naiz oso-osorik, eta ekar nezakeena gehituko dut (...) Klub handi batean hasi nahi dut berehala maila altuari aurre egiteko. Ikusiko dut nola doan, baina esperientzia bikaina bizitzeko prest nagoela uste dut»[6] 2017ko Frantziako Kopa irabazi zuen Charlevilleren aurka 9 puntu lortuta[7].
Frantziako brontzezko taldearen parte izan zen Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Frantziako taldearekin. Finalaurrekoetan Japoniaren aurrean huts egingo dute partida galduz, eta Serbia garaituko dute brontzezko dominaren lehian. AEBk (urrezkoa) eta Japonia (zilarrezkoa) lortuko dituzte. Hauek osatzen zuten Frantziako taldea: Alexia Chartereau, Helena Ciak, Alix Duchet, Marine Fauthoux, Sandrine Gruda, Marine Johannès, Sarah Michel, Nwal-Endéné Miyem, Iliana Rupert, Diandra Tchatchouang, Valériane Vukosavljević eta Gabby Williams-ek[8][9].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Saskibaloia emakumezkoa[10]. |