Ampulloclitocybe clavipes

Ampulloclitocybe clavipes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaAmpulloclitocybe
Espeziea Ampulloclitocybe clavipes
Redhead, Lutzoni, Moncalvo & Vilgalys, 2002
BasionimoaAgaricus clavipes

Ampulloclitocybe clavipes Hygrophoraceae familiako onddo bat da. Berez jangarria bada ere, ez da interes gastronomikoduna, eta arazoak sor daitezke alkoholarekin batera hartuz gero.

Clitocybe clavipes

Kapela: Eskuarki 5 cm inguruko diametrokoa, laua edo ganbil samarra, batzuetan kamuts-titiduna, kolore aldakorrekoa gris tonu desberdinen barruan, ertzerantz zurbila, gardentasunagatik ildaskatu samarra. Kapelaren azala leuna edo zetadun samarra.

Orriak: Krema kolorekoak, batzuetan isla horixkak izan ohi dituztenak, oso dekurrenteak eta nahiko estu.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Borra formakoa, kapelaren kolorekoa, oinarri kotoitsu eta zurixkarekin.

Haragia: Zuria, biguna, harroa, trinkotasun gutxikoa, kapelaren erdian laster desagertzen den punturaino, hutsune hori utziz.[1]

Etimologia: Clavipes epitetoa latinetik dator, oina borra itxuran esan nahi duen “clavipes” hitzetik. Oinaren formagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea. Trinkotasun gutxiko haragia du.[2]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraz identifika daitekeen taxoia, esperientziarik gabeko zaletuak Clitocybe nebularis-ekin nahas lezake, baina honek tamaina handiagoa eta usain bereizgarria du. Oinaren forma dela eta, Infundibulicybe geotropa-rekin ere nahas liteke, baina Ampulloclitocybe clavipes baino sei aldiz handiagoa izan daiteke.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Talde txikitan edo isolatua hazten da, bai koniferoetan bai hostozabalen basoetan. Iberiar penintsulako iparraldean ohikoa.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  2. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]