Ana María Moix

Ana María Moix
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnna Maria Moix i Meseguer
JaiotzaBartzelona1947ko apirilaren 12a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona2014ko otsailaren 28a (66 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, haur literaturaren idazlea eta poeta
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza

Ana Maria Moix Meseguer (Bartzelona, abendua, 1947ko apirilaren 12a - Bartzelona, 2014ko otsailaren 28a) poeta, eleberrigilea, ipuin idazlea, itzultzailea eta editore katalana izan zen.[1]

Terenci Moix (1942-2003) idazlearen arreba txikia zen, eta bere bizitzako azken urteak eskaini zizkion, bere lanaren sakontasuna aldarrikatu nahian.[1]

Mendebaldeko kalean hazi zen, gaur egungo Carrer Joaquín Costan, Ravalen. Filosofia eta Letrak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Espainiako poesia garaikidearen barruan aktiboa izan zen, Espainiako bederatzi poeta berrietako bat izanik.[2] Egile erraiduna izan zen, pentsatzen duena esateko gai, horrek izan ditzakeen ondorioei beldurrik gabe. Indibidualismoaren eta diruarekiko menpekotasunaren aurka egon zen, nahiz eta familia burges eta oso kontserbadorekoa izan. [3]

Ospe handia lortu zuen 1968an José María Castelletek "Nueve novísimos poetas españoles" lanean sartu zuenean emakume bakarra izanik.[4]

Hurrengo bost urteetan, 1969tik 1973ra bitartean, hiru poema-liburu , bi eleberri, kontakizun-liburu bat, haur-liburu bat, bere artikuluen bilduma eta bere lehen itzulpena argitaratu zituen eta lehen saria irabazi zuen.[4]

70eko hamarkadan, TeleXpres egunkariko idazleei egindako elkarrizketa zorrotzak argitaratu zituen, garaiko kazetaritza-panoraman nabarmendu zirenak.[1] Ondoren, fikzio propioa argitaratzeari utzi zion hamar urte baino gehiagoz, Los robots. Las penas (1982) haurrentzako liburuagatik izan ezik, bere bigarren ipuin liburuarekin berragertu arte, Las virtudes peligrosas, 1985eko Bartzelona Hiria Saria irabazi zuena. Ondoren, beste eleberri bat argitaratu zuen, Vals negro, eta bi kontakizun bilduma.

Dozenaka liburu itzuli zituen, batez ere frantsesetik (Aragon, Samuel Beckett, Marguerite Duras, Amélie Nothomb, Françoise Sagan, besteak beste).

Vindicación Feminista aldizkaria argitaratzen zuen taldeko kidea izan zen (1976-1979).[2] Plaza & Janés eta Bruguera argitaletxeen poesia eta kontakizun bildumak zuzendu zituen. 1997an Foro Babelen manifestuaren sinatzaileetako bat izan zen. 2006 eta 2010eko apirila bitartean Bruguera argitaletxeko zuzendaria izan zen.[5]

Espainiar poesia garaikidearen funtsezko intelektuala izan zen, eta xalotasun eta argitasun handiarekin bere ideiak eta uste sendoak adierazi zituen.[3]

Gaixotasunaren igarkizunak markatua, bere bizitzako azken urteak tinko gainditu zituen; adiskidetasunez eta maitasunez inguraturik, bere azken kezkek zerikusi handiagoa zuten beste batzuen bizitzarekin (eta, batez ere, bere neba Terenci Moixen lanaren iraupenarekin), beti ixilean mantendu zituen bere literatur anbizioekin baino. Bere etxean babestu zen, bere lagun eta bikotekidea zen Rosarekin eta haren seme-alabekin.[1]

2014ko otsailaren 28an hil zen Bartzelonan, 66 urte zituela, minbiziak jota.[2]

  • Baladas del dulce Jim, El bardo, 1969; Manuel Vázquez Montalbánen hitzaurrearekin.
  • Call me Stone, 1969.
  • No time for flowers y otras historias, Lumen S.A., Bartzelona, 1971.
  • A imagen y semejanza, 1983, ordura arte egindako lan poetikoa jasotzen duena.
  • Julia, eleberria, Seix Barral, Bartzelona, 1970.
  • Ese chico pelirrojo a quien veo cada día, kontakizunak, Lumen S.A., Bartzelona, 1971.
  • Walter ¿por qué te fuiste?, Barral Editores, 1973.
  • La maravillosa colina de las edades primitivas, haur literatura, Lumen S.A., Bartzelona, 1973.
  • Veinticuatro por veinticuatro, artikuluak, 1973.
  • Mara Girona: una pintura en libertad, saiakera, 1977.
  • Los robots. Las penas, haur literatura , Bruguera, Bartzelona, 1982.
  • Las virtudes peligrosas, kontakizunak, Plaza y Janés, Editores S.A., Bartzelona, 1985.
  • Miguelón, haur literatura, 1986.
  • La niebla y otros relatos, Alfaguara, Madril, 1988.
  • Vals negro, eleberria, Lumen S.A., Bartzelona, 1994.
  • El baix Llobregat, 29 municipis i un riu. Bartzelona, guía, 1995.
  • Extraviadas ilustres, biografia, 1996.
  • 24 horas con la Gauche divine, Lumen S.A., Bartzelona, 2002 (1971an idatzia).
  • El querido rincón, kontakizunak, 2002.
  • De mi vida real nada sé, 2002, 10 kontakizun.
  • Manifiesto personal, 2011.
  • Bizkaia Poesia Saria 1970. No time for flowers lanagatik.[2]
  • Bartzelona Hiria Saria 1985. Las virtudes peligrosas lanagatik.[2]
  • Bartzelona Hiria Saria 1995. Vals negro lanagatik.[2]
  • San Jorgeren Gurutzea Saria 2006.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Gaztelaniaz) Cruz, Juan. (2014-02-28). «Muere Ana María Moix, poeta de la ‘gauche divine’» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  2. a b c d e f g «Ana María Moix, libros y biografía de esta escritora en escritoras.com» escritoras.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  3. a b «Ana María Moix - Poemas de Ana María Moix» www.poemas-del-alma.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  4. a b (Gaztelaniaz) Conte, Rafael. (2002-10-05). «La elegancia del equilibrio» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  5. (Gaztelaniaz) «Ana María Moix - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]