André Jolivet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 18. barrutia, 1905eko abuztuaren 8a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 7. barrutia, 1974ko abenduaren 20a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Edgar Varèse Louis Feuillard (en) Paul Le Flem |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Parisko Kontserbatorioa |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Jeune France (en) |
Mugimendua | musika klasikoa |
Genero artistikoa | opera sinfonia |
André Jolivet (Paris, 1905eko abuztuaren 8a - ib., 1974ko abenduaren 20a) frantses musikagile eta orkestra-zuzendaria izan zen.
E. Varèserekin eta P. Le Flemekin ikasi zuen Parisen. Varèsek konposizioaz eta orkestragintzaz zituen kontzeptu ausartak erakutsi zizkion eta musika «magikoa»aren bidea ireki zion. Mistikotasun eta magia kutsua nabari zaio lehen lanetan (Cinq incantations, Cinq danses rituelles pour flaute, Cosmogonie, Mana). Schönberg, Berg eta, batez ere, Bartókek lagundu zioten. Daniel Lesur, O. Messiaen eta Y. Baudrierrekin batera Jeune France izeneko taldea sortu zuen, frantses musika modernoa suspertzeko helburua zuena. Bere musikagintzaren bigarren aldian gai esoterikoak baztertu eta 1940. urtetik aurrera, gerran ibili ondoren, jendearengana hurbildu nahi izan zuen, musika zuzenagoa eta sinpleagoa erabiliz (Complaintes du soldat eta Poèmes intimes). Hirugarren aldian, berriz, tinbre eta hizkera berri berezi bila hasi zen, aurreko bi aldietako joerak batuz (Épithalame, Uxor tua meza). 1943-1959. urte bitartean Comédie-Françaiseko musika zuzendaria izan zen eta Parisko kontserbatorioko irakaslea 1965-70. urte bitartean. 1972. urtean Musika Sari Nazionala irabazi zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: André Jolivet |