André Zeller | |||||
---|---|---|---|---|---|
1958ko uztailaren 1a - 1959ko irailaren 30a ← Henri Lorillot (en) - André Demetz (en) →
1955eko ekainaren 27a - 1956ko otsailaren 28a ← Jean-Clément Blanc (en) - Jean Piatte (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Besançon, 1898ko urtarrilaren 1a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Parisko 15. barrutia, 1979ko irailaren 18a (81 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Léon Zeller | ||||
Ama | Geneviève Madelin | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Collège Stanislas de Paris (en) | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ofizierra eta militarra | ||||
Jasotako sariak | |||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Frantziako Lurreko Armada | ||||
Gradua | army general (en) | ||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra Aljeriako Independentzia Gerra |
André Zeller (Besançon, 1898ko urtarrilaren 1a - Paris, 1979ko irailaren 18a) frantziar jenerala izan zen.
Hamasei urterekin, Lehen Mundu Gerran parte hartzeko erroldatu zen, eta teniente graduarekin amaitu zuen. 1920an Sortaldeko Armadako kide izan zen eta Libanon turkiarren aurka borrokatu zen.
Bigarren Mundu Gerran Dunkerquen ontziratzea lortu zuen. 1940an Aljerrera iritsi zen eta Tunisiako eta Italiako kanpainetan esku hartu zuen.
Gerra amaitu ondoren, jeneral izendatu zuten. 1961eko apirilean Aljerreko putschean parte hartu zuen Raoul Salan, Maurice Challe eta Edmond Jouhaud jeneralekin. Putscharen porrotaren ondoren, espetxeratu egin zuten eta hamabost urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. 1966an askatu zuten eta 1968an amnistiatu zuten.