Angel Sukia Goikoetxea (1916ko urriaren 2a, Zaldibia, Gipuzkoa – 2006ko uztailaren 13a, Madril) euskal apaiz bat izan zen. Garrantzi handiko karguak izan ditu Eliza Katolikoaren baitan. Madrilgo Kardinala eta Artzapezpikua ere izan zen, elizbarruti horretan bere kargua emeritu gisara mantendu zuelarik.
Bestalde, 1955ean Gasteizko Apaizgaitegiko errektore izendatu zuten; 1966ean, Almeríako gotzain eta 1969an Málagakoa. 1967an Paulo VI. Aita Santuak Vatikanoko Kongregazioaren kontseilari izendatu zuen. Santiago de Compostela (1973) eta Madrid-Alcaláko (1983) Artzapezpikua ere izan zen, 1985ean Kardinalatua jaso zuelarik Joan Paulo II.aren eskutik. 1987 eta 1993 bitartean Espainiako Apezpiku-Batzarreko presidentea izan zen. 1986an Real Academia de la Historia erakundeko kide ere izendatu zuten.