Anne-Marie Garat | |||
---|---|---|---|
![]() (2011) | |||
2007ko ekaina - 2009ko ekaina | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Anne Marie Jeanne Garat | ||
Jaiotza | Bordele, 1946ko urriaren 9a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Parisko 20. barrutia eta Paris, 2022ko uztailaren 26a (75 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Jean-Claude Chevalier 2018) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne DEA (France) Bordeleko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta irakaslea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
anne-marie-garat.com |
Anne-Marie Garat (Bordele, 1946ko urriaren 9a - Paris, 2022ko uztailaren 26a) eleberrigile frantziarra izan zen. Haren liburuetan protagonistak emakumeak izaten dira; pertsonai horiek psikologikoki oso landuak egoten dira. Dans la main du diable eleberri luzeak (2006) nazioarteko ospea eman zion.
Anne-Marie Garat 1946an Bordeleko langile-auzo batean jaio zen. Bordelen Letretako lizentzia lortu zuen eta, ondoren, gradu ondorengo zinematografiaz diploma Sorbonako unibertsitatean lortu zuen. Geroztik Parisen bizi izan da. Zinema eta argazkilaritza irakasten du. Jack Lang ministroa izan zenean zinema eskoletan sartzeko lana eman zion. Jean-Claude Chevalier (1925-2018) hizkuntzalariarekin ezkonduta zegoen.[1][2]
Garatek emakumeen aldeko jarrera aktiboa erakutsi du bere eleberrietan. Pertsonaia nagusiak emakumeak dira gehienetan eta psikologikoki oso landuak dira. Normalean, argumentuak momentu historiko zehatzetan kokatzen dira, batez ere mundu mailako gerretan. Dena dela, bere helburua ez da eleberri historikoak lantzea baizik eta totalitarismoen igoerak salatzea. Azkeneko liburuek joera oso antifaxista dute. Zentzu horretan 2008an Sarkozyren askatasunaren aurkako politika salatu zuen: etorkineen aurkako politikak, poliziaren basakeriak, prentsa isilarazteko politikak...[3]