Orrialde hau euskara ikasten ari den lankide batek egin du Euskaraz dakien lankide batek testua zuzendu eta erroreak egileari irakatsi ahal dizkio |
Anne Shirley | |
---|---|
Argitalpena | |
Sortzailea | Lucy Maud Montgomery |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | |
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Eskozia Berria, 1865eko abenduaren 18a |
Herrialdea | Kanada |
Sexua | emakumezkoa |
Jarduera | maisu/maistra idazlea |
Ilearen kolorea | Ilegorri |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gilbert Blythe (en) (1890eko iraila - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anne Shirley Lucy Maud Montgomery idazleak sortutako pertsonaia literarioa da.
8 liburuz osatutako bildumako pertsonaia da:
Horrez gain, Anne Montgomeryren beste hiru liburutan aipatzen da:
Eskatutako mutilaren ordez neska umezurtza adoptatu zuten bi anai-arrebei buruzko oharretan inspiratu zen Montgomery. Ohar horiek gaztetan egin zituen. Evelyn Nesbiten argazki bat erabili zuen, New Yorkeko Metropolitan Magazinetik moztu eta bere logelako horman jarritakoa, Anne Shirleyren aurpegiaren eredu gisa eta bere «gazteen idealismoa eta espiritualtasuna» gogorarazteko[1].
Anne Shirley Bolingbroke (Eskozia Berria) fikziozko herrian jaio zen, Walter eta Bertha Shirley eskolako irakasleen familian. Hiru hilabeterekin Anne umezurtz geratu zen, bere gurasoak sukar tifoideak jota hil zirenean. Thomas andreak, Shirleytarren etxezainak, Anne hartu zuen bere etxean. Thomas jauna hil ondoren, Anne Hammond familia arazotsuarekin bizi izan zen urte batzuetan eta zerbitzari bat bezala tratatu zuten. Orduan Hammond jauna hil zen, Hammond andreak bere seme-alabak senideen artean banatu zituen eta Anne Hopetowneko umezurztegira bidali zuen. Hamaika urte zituela, Anne umezurztegitik Eduardo Printzearen Uhartera eraman zuten. Hutsegitez iritsi zen: Matthew eta Marilla Cuthbert anai-arrebek mutil bat hartu nahi zuten beren baserrian laguntzeko, baina mezua bidali zioten bizilaguna ziur zegoen neska bat eskatu zutela. Matthew azkar liluratu zen neskaren bihotz oneko izpirituarekin, ilusio xarmangarriarekin eta irudimen biziarekin, eta Teila Berdeetan geratzea nahi zuen. Marillaren erreakzioa umezurztegira itzultzea izan zen, baina azkenean Anneren bizi-pozak irabazi zuen. Annek umorearen bidez pertsona helduen aurka defendatzen zuen bere burua, eta Marilla Cuthbertekin harremana sortu zuen umorearen bidez[2]. Gustatzen zitzaion bere burua ez zen norbait bezala irudikatzea eta Marillak berari Cordelia edo Geraldine deitzeko eskatzen zion[2].
Anne laster lagun egin zen auzoko baserri bateko neska batekin, Diana Barry deitzen zenarekin. Matthewrekin batera, Diana Anneren «espiritu senide» bihurtu zen[2]. Dianaren amak aldi baterako eten zuen adiskidetasuna, Annek Diana nahi gabe Marillaren etxeko ardoarekin mozkortu ondoren. Annek laster Barry andrearen oneritzia berreskuratu zuen Dianaren ahizpa txikiaren, Minnie May, bizitza salbatuz.
Harreman konplexua sortu zuen Gilbert Blythe bere eskolako mutilarekin. Lehen bileran, Gilbertek «Azenario» ezizena jarri zion bere ilearen koloreagatik. Irain pertsonal bat bezala hartuta, horrenbest haserretu zen Anne, non bere arbela hautsi baitzuen Gilberten buruaren kontra[2]. Mutilak behin eta berriz erakutsi zion Anneri miresmena, baina hotz errefusatu zuen. Egun batean, Gilbertek Anne salbatu zuen bere txalupa putzuan hondoratu zenean. Istripu ia hilgarri honen ondoren, bere laguna izateko eskatu zion baina Annek uko egin zion, nahiz eta laster damutu zen. Gainerako ikasturteetan, maila gorenerako lehiatu ziren.
Avonleako eskola publikoan graduatu ondoren, Anne eta Gilbert biak Charlottetowneko Queen's Academyra joan ziren irakaskuntzarako eta unibertsitate-ikasketetarako trebatzeko. Annek Redmond unibertsitaterako beka bat irabazi zuen, baina Matthewren heriotzak eta Marillaren ikusmen hutsak matrikula atzeratzera eraman zuten, Teila Berdeetan laguntzen egon zedin. Gilbert hurrengo urtean Avonleako irakasle izendatu zuten, baina adeitasun ekintza gisa, White Sandseko eskolan kargua hartu zuen eta Avonleako kargua eman zion Anneri. Eskerrak eman zizkion eta azkenean lagun egin ziren bost urteko lehia biziaren ostean.
Marillak bere lehengusinaren seme-alaba bikiak, Davy eta Dora, hartzea erabaki zuen. Annek bikiak zaintzen ikasi zuen umore onaren eta ulermenaren bidez[3]. Hurrengo urtean, Rachel Lynde Marillaren lagunaren senarra hil zen eta Rachel Marillarekin batera joan zen bizitzera Teila Berdeetara, Annek Redmond unibertsitatean ikasten jarraitzeko utzi zuen Marilla.
Anneren bizitza akademikoa eta soziala loratu ziren unibertsitatean. Hirugarren liburuaren hasieran esan zuen: "Gauzei buruz ikasiko dut». Jaio zen etxea bisitatu eta sakonki hausnartzen zuen nola hil zen bere ama gaztetan, baina maitasunaren pozak ere ezagutu zituen[4]. Anneren tokirik gogokoena Patty's Place bihurtu zen, bertan berak eta bere hiru lagun onenak arratsaldeak tximiniaren ondoan pasatzen zituzten[4].
Gilbertek, Anne beti maite izan zuenak, proposamena egin zion, baina baztertu egin zuen; garai hartan, Anneren maitasunaren ikuspegia fantasia sentimentaletan errotuta zegoen eta ez zuen Gilbertekiko hurbiltasuna maitasun gisa antzematen. Bere ezkontza-proposamena «groteskoa edo izugarria» deitu zuen[5]. Desilusio handia sentitu zuen Gilbertek eta Annerengandik urrundu zen. «Harrotasunez» uko egin zion Charlie Sloaneren ezkontza-proposamenari baita ere[5]. Geroago Roy Gardnerren gorteiatzeari ongi etorria eman zion. Urte eta erdi inguru igaro ondoren, elkar ezagutu zuten parkean ezkontzeko proposatu zion, baina Annek haien harremana amaitu zuen, benetan maite ez zuela konturatuta.
Redmond unibertsitatean lizentziatu ondoren, Anne, 22 urterekin, Avonleara itzuli eta bizitzak aurrera egin zuela aurkitzu zuen: Jane bere haurtzaroko laguna milioidun batekin ezkondu zen eta Diana bere lagunik onena ama bihurtu zen. Geroago jakin zuen Gilbert sukar tifoidearekin gaixo zegoela eta orduan konturatu zen beti maite izan zuela. Sendatu ondoren, berriro proposatu zion Anneri, eta onartu egin zuen. Konpromisoak hiru urte iraun zuen. Annek Summersideko eskolan lan bat hartu zuen, Gilbertek hiru urteko medikuntzako ikastaroa osatu zuen bitartean.
Anne eta Gilbert Teila Berdeetan ezkondu eta Four Winds herrira joan ziren bizitzera. Annek «Ametsetako Etxea» izendatu zuen etxe txiki batean hartu zuten bizilekua. Ametsetako Etxean Anneren arazo nagusia Leslie Moore auzokideari laguntzea da, senarra istripu baten ostean garuneko kaltea izan baitzuen[6].
Annek eta Gilbertek guztira zazpi seme-alaba izan zituzten: Joyce (edo Joy, jaio eta laster hil zena), James Matthew (Jem), Walter Cuthbert, Diana (Di), Anne (Nan), Shirley eta Bertha Marilla (Rilla). Anne ama permisiboa zen eta ez zuen inoiz kontra jartzen bere seme-alabak apaiz berriaren seme-alabekin hilerrian jolasten zirenean[7].
1914ko Lehen Mundu Gerrak gauzak aldatu zituen, eta Anneren hiru semeak (baita Nan eta Rillaren senargaiak ere) gerran borrokatzeko borondatez aurkeztu ziren. Walter sentikor eta poetikoa, Anneren semeetako bigarrena, Courceletten hil zuten 1916an.
Faye Hammillek ezan zuen bezala, Anne Shirleyren ospea halakoa da, non bere sortzaileari, L.M Montgomeryri, itzala egin diola Eduardo Printzearen Uharteko matrikulak «P.E.I Anne Teila Berderen etxea» leloa daramatela «P.E.I. L.M Montgomeryren jaioterria» baino[8].
1912an, Anne of Green Gables polonierara itzuli eta Varsovian argitaratu zen piraten edizio batean «Anne Montgomery» izenarekin. Liburua oso ezaguna izan zen Polonian eta Bigarren Mundu Gerran, Armia Krajowa erresistentzia-taldeak liburuaren edizioak kaleratu zituen bere kideek zergatik borrokatzen ari ziren gogorarazteko.Liburuan Poloniari buruz ezer ez dagoen arren, Armia Krajowak defendatzen zituzten balio humanisten ikur gisa ikusten zuen[9].
Anne Shirley Japonian pertsonaiarik maitatuenetako bat da[10]. Anne of Green Gables derrigorrezko irakurketa egin zuten Japoniako eskoletan 1952an[11].
Izena | Generoa | Urtea | Herrialdea | Anne antzeztu zuen aktorea |
---|---|---|---|---|
Anne of Green Gables | filma | 1919 | AEB | Mary Miles Minter[12] |
Anne of Green Gables | filma | 1934 | AEB | Anne Shirley (Dawn Evelyn Paris jaiotze-izena zuena)[13] |
Anne of Windy Poplars | filma | 1940 | AEB | Anne Shirley[13] |
Anne of Green Gables | telefilma | 1956 | Kanada | Toby Tarnow[14] |
Anne of Green Gables | telesaila | 1972 | Erresuma Batua | Kim Braden |
Anne of Avonlea | telesaila | 1975 | Erresuma Batua | Kim Braden |
Anne of Green Gables (Akage no An) | anime estiloko telesaila | 1979 | Japonia | Eiko Hisamura (aktore bikoiztailea) |
Anne of Green Gables | telefilma | 1985 | Kanada | Megan Follows[15] |
Anne of Green Gables: The Sequel | telefilma | 1987 | Kanada | Megan Follows[15] |
Anne of Green Gables: The Continuing Story | telefilma | 2000 | Kanada | Megan Follows[15] |
Anne of Green Gables: A New Beginning | telefilma | 2008 | Kanada | Hannah Endicott-Douglas, Barbara Hershey[16] |
Kon'nichiwa Anne: Before Green Gables | anime estiloko telesaila | 2009 | Japonia | Rina Hidaka (aktore bikoiztailea)[17] |
L.M. Montgomery's Anne of Green Gables | telefilma | 2016 | Kanada | Ella Ballentine[18] |
Anne of Green Gables: The Good Stars | telefilma | 2017 | Kanada | Ella Ballentine[18] |
Anne of Green Gables: Fire & Dew | telefilma | 2017 | Kanada | Ella Ballentine[18] |
Anne with an E | telesaila | 2017–2019 | Kanada | Amybeth McNulty[19] |